Solastalgia

Solastalgia ingurumenean gertatzen diren aldaketek eragiten duten larrimin fisiko edo existentziala izendatzeko berriki sortu den neologismo bat da. Askotan klima aldaketa globalak sortutako estresaz aritzeko erabiltzen da, baina gertaera lokalagoen kasuan ere erabiltzen da, adibidez sumendien erupzioak, lehorteak edo horien parekoak gertatzen direnean. Hitza sortzeko, latinezko sōlācium ("erosotasuna") eta grezierazko -algia ("mina") elkartu ziren.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.