Sol León

kordobar dantzaria eta koreografoa

Sol León (Kordoba, c. 1919) kordobar dantzari eta koreografoa da, 2021eko Dantza Sari Nazionala, sorkuntza modalitatean.[1][2]

Sol León
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSol León Molina
JaiotzaKordoba, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaHaga
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBallet Nacional de España (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa eta dantzaria
Enplegatzailea(k)Nederlands Dans Theater (en) Itzuli  (1987 -
Jasotako sariak

Ibilbidea aldatu

Dantzari aldatu

Madrilgo Balet Nazionalaren eskolan ikasi zuen. 1987an, Hernehereetako Hagako Nederlands Dans Theater konpainian sartu zen. Konpainia horretan, dantzari gisa aritu zen koreografo ezagun askoren sorkuntzetan, besteak beste, Jiυi Kylián, Hans van Manen eta Mats Ek koreografoenetan.

Koreografo aldatu

2003an, interprete gisa erretiratu zen, baina lanean jarraitu zuen Herbehereetako konpainiarentzat, berrogei lan baino gehiago sortu baititu, hala nola Silent Screen (2005) eta Skipping over damaged area (2011).[3][4]

Sol Leónen koreografiek hainbat sari eta aintzatespen jaso dituzte, besteak beste, 2005ean Benois de la Danse Saria jaso zuen Signing Off (2003) lana sortzeagatik. 2021ean, Dantzaren Sari Nazionala jaso zuen sorkuntza modalitatean. Epaimahaiak "sortzaile gisa egindako ibilbide bikaina, originaltasuna eta hizkuntza garaikideetan berrikuntzaren aldeko apustua" nabarmendu zituen.[5][6][3]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2005ean Benois de la Danse Saria jaso zuen Signing Off (2003) lanagatik
  • 2021ean Dantza Sorkuntzaren Sari Nazionala[5][7]

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu