Gorputz hezkuntza

Soin heziketa» orritik birbideratua)

Gorputz hezkuntza edo soin heziketa pertsona bakoitzaren gorputzaren ahalmenak eta ongizatea garatzeaz arduratzen den hezkuntza arautuaren arloa da. Besteak beste mugimendua, abilezia, erresistentzia, indarra, malgutasuna eta arintasuna lantzen ditu. Giza harremanak ondo bideratzeko behar diren konpetentzia asko lantzen dira arlo honetan, pertsonarteko gaitasuna eta herritar gaitasuna; norberaren gorputza gobernatzeko motrizitaterako konpetentziarekin batera.

Gorputz hezkuntzako klase batean dantzan.

Pertsonaren osasuna, garapen psikologikoa eta gizarte-harremanak bultzatzeari begira, psikomotrizitatearen ikuspuntutik.

Historian zehar, gorputz hezkuntza gimnastika, soinketa edo bestelako ariketa fisikoak irakatsi eta eginaraztera mugatu bada ere, egun, ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta burutzen da; hala nola, osasunarekin loturik dauden irakaspenak transmititu edo talde baten baitan burututako jardueren bitartez pertsona gizarteratzen laguntzeko.

Gorputz hezkuntza ez da haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza soilik, pertsona heldu eta adineko pertsonen ongizatea sustatzeko jarduera ere bada.

Kanpo estekakAldatu