Ireki menu nagusia

Sofia Gandarias (Gernika, Bizkaia, 1957 - Madril, 2016ko urtarrilaren 23a) euskal margolari ezaguna, haren margolanak mundu osoko museo eta galerietan ikus daitezke. Haren obrak denboraren errealitatea azaldu nahi du. Musikaren eragin handia izan du, bereziki Mozart, Mahler eta Verdirenak. Literaturaren eragina ere handia izan du, César Vallejo izanik bere gustukoena.

Sofia Gandarias
Sofía Gandarias 2011 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1951
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril2016ko urtarrilaren  23a (64/65 urte)
Heriotza modua : pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Enrique Barón Crespo  (1987 -  2016)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Gernikan jaioa, hamabi urtekin hasi zen margotzen. Madrilgo San Fernando Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1978an Kokoscha-Alma-Mahler margotu zuen, artean lotura zuren hiru pertsonaia handiak. Hor ibilbide trinkoa hasi zen. Bere lana sail desberdinetan islatu zen: La protesta del silencio (Ixiltasunaren protesta) 1980an, edo Presencias (Presentziak), 1986an. Lan hauek oso harrera ona izan zuen, bai publiko aldetik baita ere kritika aldetik. 1987an Enrique Barón politikari sozialistarekin ezkondu zen Venezian. 1988an bikoteren semea jaio zen. Yehudi Menuhin‎ biolin-jotzailearen fundazioaren eta UNESCOren Istituto Internazionale dell’Opera e la Poesia di Verona partaidea izan zen. Madrilen, 2016ko urtarrilaren 23an hil zen.[1]

ObraAldatu

Sofia Ganadariasen obra batzuk:[2]

  • 1978: "Presencias" saila (Kokoschka, Mahler eta Almaren erretratuak). Retrato de la Pasionaria (1980), eta La protesta del silencio (1981).
  • 1982tik 1986ra: "Presencias": Augusto Roa Bastos, Federico García Lorca, Miguel Ángel Asturias, José Bergamín, Jorge Luis Borges, Alejo Carpentier, Eduardo Carranza, Rosalía de Castro, Julio Cortázar, Salvador Dalí, Rubén Darío, Rómulo Gallegos, Guimaraes Rosa, Gabriel García Márquez, Gabriela Mistral, Pablo Neruda, Juan Carlos Onetti,José Ortega y Gasset, Octavio Paz, Juan Rulfo eta César Vallejo.
  • 1990: Alejandro con el caballito, Melina Mercuri eta Antoni Clavé. En
  • 1991: Alejandro en el Florian.
  • 1992: "Toreo y Ballet" saila: Nureyev. Bacon, Diego y Frida eta Autorretrato con Delvaux. "El amor en Venecia" sailari eta "Arte contra la violencia" sailari ematen die hasiera, azken honen barruan Tríptico de Sarajevo margotzen du.
  • 1993: Yehudi Menuhin, Aligi Sassueta Helenita Olivares. "Direction Femmes" proiektuarei ekiten dio Simone Veilekin batera. "Brel" eta "El Gorila Kumba" sailak.
  • 1994: Love Prayersaila (Barbara Hendriks), La mano herida (Sarajevo, Susan Sontag eta Juan Goytisolorekin batera), Carlos Fuentes, François Mitterrand, Hugo Claus, Emile Veranneman.
  • 1995: "Serie Pessoa" , O ano do nascimento de Ricardo Reis. "El espectador" saila. "Poderoso caballero, Don Dinero..." sailari hasiera ematen dio.
  • 1996: Edith Piaf eta Yves Montand, René Cassin eta Sami Nair.
  • 1997: "La Poesía", "Los Iris" sailak. Los sueños de Buñuel, Le chat mondain eta Retrato de Jorge Semprún koadroak.
  • 1998: Pájaros en pret-a-porter y alta costura, Kumba hot line y La chatte mondaine.
  • 1998-1999: Tríptico de Guernica, Gerra Zibilean Gernika pairatutako txikizioari eskainitako obra.
  • 1999: "Stop Ahead" saila.
  • 2000: "Primo Levi, la memoria" saila, egilearen ezagunetariko bat.
  • 2001-2002: "NY 9/11" saila.
  • 2002: Retrato de Jorge Edwards. "Iris" sailarekin jarraitzen du.
  • 2002-2003: "María Callas-Retratos" saila.
  • 2004: "I bravi" saila, "Cardenales venecianos".
  • 2004-2005: "Messaggio-Dolore" saila eta "Madrid capital del dolor", 11Mko tragediari eskainita.
  • 2004-2005 "El llanto de las flores" saila eta "Madrid 11-M".
  • 2006 a 2009: "Kafka, el visionario": Kafka, Milena, Max Brod, Imre Kertesz, Walter Benjamin, Germaine Tillion, José Saramago, Paul Celan, Philip Roth, Jean Amery, Carlos Fuentes, Gianfranco de Bosio, Marie Curie-Rita Levi Montalcini, Kart Eril-Bertolt Brecht, Rilke, Jaroslav Seifert, Primo Levi, y Hanna Arendt. Erretratoekin batera, koadro interpretatzaileak: El proceso”, La colonia penitenciaria, América, Informe para la Academia, Descripción de una lucha, Carta al Padre I y II, La metamorfosis, El Castillo eta Investigaciones de un perro.
  • 2009: Yes, we can: Obama-Luther King, Retrato de Mario Vargas Llosa, Gandhara saila.
  • 2010: Gandhara sailaren jarraipena, Edgar Morin, Gabriela Mistral, Amalia Rodrigues, Coloquio de los perros saila.
  • 2011. Gandhara (Silencios) saila, “Greed: the graves of humanity”
  • 2012. “Encerrados”.
  • 2013. “Peggy’s Tango”, “Il Método Bertone” “La camarlenga”,
  • 2014. “Vaticano I, Vaticano II”, “Un ballo in maschera”.

LiburuakAldatu

  • Presencias Instantes, Secretaria General Iberomericana (SEGIB), 2012.

Obra museotanAldatu

Sofia Gandariasen obrak mundu osoko museotan ikus daiteke. Euskal Herrian Gernikako Museoan erakusten dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu