Società Dante Alighieri

Società Dante Alighieri edo Dante Alighieri elkartea hizkuntza eta kultura italiarra zabaltzeko eta babesteko kultura instituzio italiarra da. Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalak erakundearen partaidea da. Dante idazlearen izena hartu zuen Pizkundeko artistaren omenez.

Palazzo Firenze, elkartearen egoitza nagusia.
Danteren erretratua.

HistoriaAldatu

1888an, Maceratan, Giacomo Venezian irakasleak elkartea proposatu zuen. Garai horretan Venezian Zuzenbideko irakaslea zen Triesteko Unibertsitatean. 1889an intelektual talde batek, Giosuè Carducciren agindupean, "Manifestua italiarrei" agiria plazaratu eta elkartea sortu zuen; azkenik, 1893ko uztailaren 18ko Errege Dekretuaren bitartez, fundazio gisa moldatu zen.[1]

Elkartearen historia Italiako identitatearekin eta espiritu nazionalistarekin oso loturik egon da. Lehen Mundu Gerran, Dante Elkarteak gatazkan esku hartzearen alde egin zuen eta, hogeita hamargarren urteetan, faxismoaren jarrera politiko eta kulturalekin lerrokatu zen, faxismoaren Institutuekin elkarlanean.

Gerra osteko garaian jarrera horiek baztertu zituen eta Italiako eta munduko ondare kulturala sustatzeko lanean aritu zen. Gaur egun helburuak "Italiako hizkuntza eta kultura munduan babestea eta zabaltzea da, atzerrian dauden herrikidekiko lotura espiritualak berpiztea eta atzerritarren artean Italiako zibilizazioarekiko maitasuna eta kultua zabaltzea" dira. Helburu horiek lortzeko, Dante Alighieri Elkarteak munduan ia 500 batzorde aktibo ditu, horietatik 400 atzerrian. Batzordeek italiar hizkuntza ikastaroak eta mota askotako kultur ekitaldiak antolatzen dituzte. Gainera, Atzerriko Batzordeen bidez, liburutegiak, liburuak eta argitalpenak banatzen dituzte; halaber, hitzaldiak, txango kulturalak eta ekitaldi artistikoak eta musikalak, sariak eta bekak sustatzen dituzte.[2]

Egoitza nagusia Erroman dago, Palazzo Firenze-n. Instituzioaren presidentea, 2015eko martxotik, Andrea Riccardi da.

2005ean, Europako antzeko beste kultura institutuekin batera, Espainiako [[Komunikazioaren eta humanitateen Asturiasko Printzesa saria] jaso zuen.

Dante Alighieri elkartearen zertifikazioaAldatu

1993. urteaz geroztik, Kanpo Arazoetako Ministerioarekin elkarlanean, Dante Alighieri Elkarteak italiar hizkuntzaren kalitatea ziurtatzeko lan egiten du; horretarako, Europako Kontseiluak ezarritako irizpideen arabera, PLIDA (Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri) zertifikazioa sortu du, italierazko gaitasuna ziurtatzeko atzerriko hizkuntza gisa.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu