Sociedad Deportiva Plentzia

Sociedad Deportiva Plentzia 1925. urtean sortu zen. Bere futbol zelaia, Errota Barri deitzen da eta Butroe ibaiaren ertzean dago Urdulizerako bidean eta metro geltokiaren alboan. Zelaiaren kornerretako bat Barrikako udalerriari dagokio, baina S.D Plentziak erabiltzeko baimena dauka. Futbol talde honek aurten 90 urte betetzen ditu, baina, ospakizunak egin beharrean, bizirauteko zailtasun ugari ditu, izan ere, futbol zelaiaren egoera lotsagarria da eta udalak konpobidea eman beharrean, udalkideen arteko liskarrak sortzen dira.

Bere lehen taldea lurraldeko bigarren mailan dago, pasadan urtean jaitsi ondoren, eta gaur egun maila hontan lehenengo postuan ageri da. SD Plentziak 630 bazkide ditu eta hortaz aparte 14 futbol taldez osaturik dago (300 kirolari baino gehiagoz, hain zuzen ere)

Kanpo estekak aldatu