Eibar KE

Gipuzkoako futbol taldea
Sociedad Deportiva Eibar» orritik birbideratua)

Eibar KE (izen osoa Eibar Kirol Elkartea, gaztelaniaz S.D. Eibar edo Sociedad Deportiva Eibar) Eibarko futbol talde nagusia da.

Eibar KE
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaArmaginak
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaIpurua Futbol ZelaiaEibar
43°10′54″N 2°28′33″W / 43.1817°N 2.4758°W / 43.1817; -2.4758
 7.083
Agintea
LehendakariaAmaia Gorostiza
ZuzendariaCésar Palacios
EntrenatzaileaJoseba Etxeberria
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1940
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: sdeibar Twitter: sdeibar Instagram: sdeibar Edit the value on Wikidata
Eibar taldea Lehen mailarako igoera ospatzen.
Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan(0-1)
Valentziaren aurkako partida euripean.

Talde armagina, Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien, 18 denboraldi, igaro duen futbol taldea da. Guztira 25 denboraldi egin ditu Bigarren mailan. 2014-15 urtean historian lehenbizikoz Lehen Mailan jokatu zuen. 2014ko abuztuaren 24an Realaren aurka 1-0 gailenduz egin zuen debuta Ipuruan. Zazpi urte jarraian egin zituen Lehen mailan, hori izan da taldearen "urrezko aroa".

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Eibar Kirol Elkartea 1940ko azaroaren 30ean sortu zen, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartu zirenean. Hasiera batean Eibar Futbol Kluba izena hartu zuen, eta gero, Eibar Kirol Elkartea izatera pasatu zen.

Eskualde mailako txapelketatan jokatzen hasi zen eta kolore klasikoak 1943-44 denboraldian hartu zituen Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu. 1947an Ipurua futbol zelaia inauguratu zen.

Bigarren mailako lehen aroa aldatu

1952-53 denboraldian Bigarren Mailara igo zen eta 1957-58 denboraldira arte egon zen zilarrezko mailan. Urte horietan Espainiako Afizionatuen txapelketa birritan irabazi zuen, 1953an Rayo Vallecano finalean 7-1 garaituz eta 1956an Sevilla FC Amateur 3-0 gaindituz.

Hirugarren mailan aldatu

Hurrengo 28 urteak hirugarren mailan egin zituen. Urte horietan 14 promozio jokatu zituen, 1986an bigarren B mailara igo arte. Urte honetan gogoangarria izan zen CD Coria taldearen aurka gainditutako kanporaketa. Hurrengo urtean, 1987-88 denboraldian, Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik. Aipatu beharrekoa da rte hartan ez zuela partidarik galdu. 1990an taldearen 50. urteurrena ospatzeko Ipuruan Ajax Amsterdamen aurkako partida jokatu zen eta 1-1 berdindu zuten.

Bigarren mailan 18 urte jarraian aldatu

Orduz geroztik, 18 denboraldi jarraian mantendu zen kategoria horretan, bigarren mailan, 2005 urte arte. Horrela, Eibar taldea Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien igaro duen futbol taldea da. Hasierako urteetan azken momentutan salbatzea lortu bazuen ere 1995 eta 1997an bosgarren postuak ere lortu zituen. 2004 urtean Errege Kopako final zortzirenetara iritsi zen. Kanporaketa hura Real Madrilen aurka jokatu zuen, etxean 1-1 egin eta Santiago Bernabeun 2-0 galduta kanporatua izan zen.

2004-05 urtean laugarren amaitu zuen liga baina hurrengo urtean maila galdu zuen. Urte bakarra egin zuen Bigarren B mailan eta berriz igotzea lortu zuen, oraingoan bi denboralditarako.

Lehen mailan (2014-2021) aldatu

 
Eibar - Sevilla.
 
Deportivo de La Coruña - Eibar.

2012an Gaizka Garitano entrenatzaileak lehen taldearen ardura hartu zuen eta lehenengo denboraldian Eibarrek berriz jokatu zituen Errege Kopako final zortzirenak. Besteak beste Athletic taldea kanporatu zuen eta azkenean Malagak gainditu zuen. Hala ere urte horretan saria izan zuen bigarren A mailara igotzea lortu baitzuen. 2013-14 denboraldian Bigarren A Mailako aurrekontu txikienarekin (4 milioi euro) maila mantentzea zuen helburu baina denboraldi bikaina eginez 2014ko maiatzaren 25an Eibar Kirol Elkarteak Alavesi Ipuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen. Bigarren mailako txapelduna gelditu zen gainera.

Kirol mailan lorturikoa administrazio mailan lortu behar izan zuen kapital zabalkundea egin beharra izan baitzuen Espainiako Federazioak eskatzen zion 1.700.000 eurotako abala jarri ahal izateko, bestela bigarren B mailara jeitsiaraziko zuten. Halako diru kopuru handia izanik bazkide kanpaina abiarazi zuten eta Euskal Herrian ezezik Europa zein beste kontinentetatik ere elkartasun itzela jaso zuen. Azkenik epearen aurretik dirua biltzea lortu zuen.

Lehen mailan 2014ko abuztuaren 24an Realaren aurka egin zuen debuta eta 1931-32 denboralditik jokatu gabe zegoen derbi gipuzkoarra jokatu zen beraz. Derbi hura Eibarrek irabazi zuen gainera, 1-0 gailenduz. Denboraldi hasiera bikaina izan zuen eta lehen itzulia bukatzerakoan 8. postuan egon zen, euskal taldeen artean lehenengoa. Bigarren itzulia ordea oso gaizki hasi zuen eta lehen hamar partidak erreskadan galdu zituen. Lehen itzuliko errentari esker 36. jardunaldirarte ez zen jeitsiera postuetan sartu baina amaieran hiru talderen arteko berdinketa izan zen eta Eibarri maila galtzea tokatu zitzaion. Hala ere Elx taldea bigarren B mailara jeitsiarazi zuten zituen zorren erruz eta Eibar lehen mailan mantendu zen.

Denboraldi berrirako Jose Luis Mendilibar entrenatzailea fitxatu zuen eta hasierako entrenamenduak 9 gizonekin eginda zalantzak sortu ziren. Ondoren 16 jokalari berri etorri ziren, tartean Borja Bastón (goleatzaile nagusia izan dena) eta gabonetan Takeshi Inui japoniarra. 2015eko uztailaren 18an taldearen 75. urteurrena ospatzeko Ipuruan Celtic Glasgowren aurkako partida jokatu zen eta 1-4 irabazi zuten eskoziarrek. Denboraldia hala ere bikain hasi zuen eta lehen itzulia 6. postuan amaitu zuen. Aurreko urtean bezala bigarren itzulian okerrago ibili zen baina hiru jardunaldiren faltan matematikoki salbatu zen eta azkenean 14. postuan amaitu zuen, denboraldi guztian lehen hamarren artean egon ondoren.

2016-17 denboraldia bikaina izan zen. 15 partida irabazita 10. postua eskuratu zuen, baina azkenaurreko jardunaldirarte 8. postuan egon zen. 2017-18 urtea are eta hobea izan zen, 9. postua eskuratu zuen eta euskal taldeen artean onena izan zen. 2018-19 denboraldian ondo jokatu zuen eta postu lasaietan egon zen urte osoan. 12. postuan amaitu zuen. 2019-20 denboraldian larriago ibili zen, baina COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren maila hobetu eta bi partidaren faltan mailari eustea lortu zuen.

2020-21 denboraldia halamoduz hasi zuen baina bigarren itzulian 16 partida jarraian egin zituen irabazi gabe eta azken unean erreakzioa izan bazuen ere ezin izan zion azken postuari ihes egin. Aipatzeko partida bi izan zituen, bata Bartzelonan lorturiko 1-1 berdinketa, lehen mailan talde kataluniarraren aurka lorturiko puntu bakarra, eta bestetik Alavesi 3-0 irabazi zion partidan Kike Garcíak lorturiko hat-tricka, hau ere lehen mailan lorturiko bakarra.

Lagunartekoak atzerrian aldatu

Bi lagunarteko jokatu ditu Frantzian, Estatu Espainiarretik kanpora jokaturiko lehenak, eta biak irabazi ditu Frantziako lehen mailako taldeen aurka, Girondins de Bordeauxi 0-5 eta Toulouse FC-ri 1-3 sartuaz. Maiatzean Estatu Batuetara joan zen eta Philadelphia Fury-rekin 1-1 berdindu eta New York Cosmos-ekin 2-2 berdindu baina penalti jaurtiketatan galdu egin zuen Las Vegasen jokaturiko partidan.

Ziklo berria aldatu

2021-22 denboraldia bigarren mailan jokatzeko taldea berregin zen etorkizun hurbilean lehen maila itzultzeko asmoarekin. Berriz ere Gaizka Garitanok hartu zuen taldea entrenatzeko ardura. Aurreneko partidetan makal ibili ondoren denboraldi erditik aurrera lehen bi postutan mantendu zen. Azken partida Alcorcónen zuen eta 90. minutuan jasotako golak igoera zuzenik gabe utzi zuen Eibar. Igoera play-offak ongi hasi bazituen ere itzulerako partidan luzapenean jasotako golak lehen mailarako bidea eten zuen. Hurrengo denboraldia ere bikaina izaten ari zen, 10 partidaren faltan liderra zen, baina bederatzi jardunaldi jarraian egin zituen irabazi gabe eta play-offak jokatu zituen, baina Alavések lortu zuen igoera.

2023-24 denboraldirako Joseba Etxeberria entrenatzailea fitxatu zuen.

Uniformea aldatu

Eibar Kirol Elkartearen lehen ekipamendua elastiko urdina eta granatea eta galtza urdinak dira. 1943-44 denboraldian hartu zituen kolore hauek, Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu.

Etxeko uniformea aldatu

     
 
 
 
1940
     
 
 
 
1943
     
 
 
 
1954
     
 
 
 
1974
     
 
 
 
1987
     
 
 
 
1992
     
 
 
 
1996
     
 
 
 
1999
     
 
 
 
2003
     
 
 
 
2007
     
 
 
 
2010
     
 
 
 
2011-2013
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Kanpoko uniformea aldatu

     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Palmaresa aldatu

 
Joseba Llorentek 18 gol sartu zituen 2004-05ean.

Irabazitako tituluak aldatu

Beste sari batzuk aldatu

Kirol ibilbidea aldatu

Datuak aldatu

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 7 (2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20 eta 2020-21)
  • Denboraldiak 2. mailan: 28
  • Denboraldiak 2. B mailan: 7
  • Denboraldiak 3. mailan: 28
  • Ligako posturik onena: 9.a Lehen mailan (2017-18)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
1999-00 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2000-01 2 Bigarren maila 15.a 1/32
2001-02 2 Bigarren maila 8.a 1/32
2002-03 2 Bigarren maila 17.a 1/16
2003-04 2 Bigarren maila 10.a 1/8
2004-05 2 Bigarren maila 4.a 1/32
2005-06 2 Bigarren maila 22.a (jeitsi) 4. itzulia
2006-07 3 Bigarren B maila 1.a (igo) 3. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
2008-09 2 Bigarren maila 21.a (jeitsi) 2. itzulia
2009-10 3 Bigarren B maila 2.a 1. itzulia
2010-11 3 Bigarren B maila 1.a 1. itzulia
2011-12 3 Bigarren B maila 3.a 3. itzulia
2012-13 3 Bigarren B maila 2.a (igo) 1/8
2013-14 2 Bigarren maila 1.a (igo) 3. itzulia
2014-15 1 Lehen maila 18.a 1/16
2015-16 1 Lehen maila 14.a 1/8
2016-17 1 Lehen maila 10.a 1/4
2017-18 1 Lehen maila 9.a 1/16
2018-19 1 Lehen maila 12.a 1/16
2019-20 1 Lehen maila 14.a 1/16
2020-21 1 Lehen maila 20.a (jeitsi) 1/16
2021-22 2 Bigarren maila 3.a 1/16
2022-23 2 Bigarren maila 5.a 2. itzulia
2023-24 2 Bigarren maila 1/16

Lehen mailako datuak aldatu

2020-21 denboraldiko datuak barne, 7 denboraldi.

  • Partidak: 266
    • Irabazitakoak: 77 (50 etxean eta 27 kanpoan)
    • Berdindutakoak: 71 (31 etxean eta 40 kanpoan)
    • Galdutakoak: 118 (52 etxean eta 66 kanpoan)
  • Puntuak: 302
    • Etxean 181 eta kanpoan 121
  • Golak:
  • Txartelak:
    • Horiak: 613
    • Gorriak: 23

Derbiak lehen mailan aldatu

Data Taldea Emaitza Taldea
2014-8-24 Eibar KE 1-0 Real Sociedad
2014-9-27 Athletic Club 0-0 Eibar KE
2015-1-24 Real Sociedad 1-0 Eibar KE
2015-3-01 Eibar KE 0-1 Athletic Club
2015-8-30 Eibar KE 2-0 Athletic Club
2015-12-06 Real Sociedad 2-1 Eibar KE
2016-1-24 Athletic Club 5-2 Eibar KE
2016-4-16 Eibar KE 2-1 Real Sociedad
2016-9-24 Eibar KE 2-0 Real Sociedad
2016-10-17 Eibar KE 2-3 Osasuna
2016-12-04 Athletic Club 3-1 Eibar KE
2016-12-11 Eibar KE 0-0 Alavés
2017-2-28 Real Sociedad 2-2 Eibar KE
2017-3-13 Osasuna 1-1 Eibar KE
2017-4-24 Eibar KE 0-1 Athletic Club
2017-4-27 Alavés 0-0 Eibar KE
2017-8-27 Eibar KE 0-1 Athletic Club
2017-11-05 Real Sociedad 3-1 Eibar KE
2017-11-25 Alavés 1-2 Eibar KE
2018-1-26 Athletic Club 1-1 Eibar KE
2018-4-01 Eibar KE 0-0 Real Sociedad
2018-4-15 Eibar KE 0-1 Alavés
2018-8-31 Eibar KE 2-1 Real Sociedad
2018-10-21 Eibar KE 1-1 Athletic Club
2018-11-04 Eibar KE 2-1 Alavés
2019-2-24 Athletic Club 1-0 Eibar KE
2019-3-09 Alavés 1-1 Eibar KE
2019-4-14 Real Sociedad 1-1 Eibar KE
2019-8-24 Osasuna 0-0 Eibar KE
2019-11-24 Eibar KE 0-2 Alavés
2019-11-30 Real Sociedad 4-1 Eibar KE
2019-12-14 Athletic Club 0-0 Eibar KE
2020-2-07 Alavés 2-1 Eibar KE
2020-3-10 Eibar KE 1-2 Real Sociedad
2020-6-18 Eibar KE 2-2 Athletic Club
2020-7-02 Eibar KE 0-2 Osasuna
2020-9-27 Eibar KE 1-2 Athletic Club
2020-10-18 Eibar KE 0-0 Osasuna
2020-12-13 Real Sociedad 1-1 Eibar KE
2020-12-23 Alavés 2-1 Eibar KE
2021-2-07 Osasuna 2-1 Eibar KE
2021-3-20 Athletic Club 1-1 Eibar KE
2021-4-26 Eibar KE 0-1 Real Sociedad
2021-5-01 Eibar KE 3-0 Alavés

Jokalari ezagunenak aldatu

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak aldatu

# Izena Guztira Liga Kopa
1 Garmendia 562+ 507+ 55
2 Artetxe 398 381 17
3 Oiartzabal 350 324 26
4 Luluaga 316+ 282+ 34
5 Arriola 243 222 21
6 Arbilla 233 222 11
7 Xabi Irureta 229 217 12
8 Dani García 224 216 8
9 Luis Fernando 215 201 14
10 Capa 213 195 18

Golegileak aldatu

# Izena Guztira Liga Kopa
1 Luluaga 60+ 55+ 5
2 Altuna 60 56 4
3 Arruabarrena 51 45 6
4 Stoichkov 42 42 0
5 Sergi Enrich 39 34 5
6 Kike Garcia 37 35 2
7 Oiartzabal 32 28 4
7 Charles 32 28 4
9 Gómez de Segura 30 29 1
10 Arakistain 28 28 0

Gerora internazionalak izan direnak aldatu

Beste jokalari aipagarri batzuk aldatu

2022/2023 Taldea aldatu

2022ko irailaren 2an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Ander Cantero
2   ATZ Chema Rodríguez
3   ATZ Frederico Venâncio
4   ATZ Rober Correa
5   ATZ Juan Berrocal
6   ERD Sergio Álvarez
7   AUR Quique González
8   ERD Matheus Pereira
9   AUR Gustavo Blanco Leschuk
10   ERD Ager Aketxe
11   AUR Yanis Rahmani
12   ERD Peru Nolaskoain (Athleticetik utzita)
Zbk. Postua Jokalaria
13   ATE Yoel Rodríguez
14   ERD Javi Muñoz
15   ATZ Álvaro Tejero
16   ATZ José Ríos Reina
17   AUR José Corpas
18   AUR Jon Bautista
19   AUR Stoichkov
21   AUR Álvaro Vadillo (Espanyoletik utzita)
23   ATZ Anaitz Arbilla
24   ATZ Cristian Glauder
30   ATZ Imanol García de Albeniz (Athleticetik utzita)

Lehen taldea denboraldika aldatu

Eibar 2014-2015

Eibar 2015-2016

Eibar 2016-2017

Eibar 2017-2018

Eibar 2018-2019

Eibar 2019-2020

Eibar 2020-2021

Eibar 2021-2022

Eibar 2022-2023

Eibar 2023-2024

Entrenatzaileak aldatu

Aipagarriak aldatu

Guztiak aldatu

  • 1939-1941 Felix Mugerza, Aniceto Albizu, J. Astigarraga
  • 1941-1942 Felix Mugerza
  • 1943-1946 Aniceto Albizu
  • 1946-1948 Celestino Olaizola
  • 1948-1950 Patxi Garate
  • 1950-1958 Antonio Corral
  • 1958-1959 Anastasio Bienzobas
  • 1959-1963 Antonio Mayo
  • 1963-1967 Antonio Corral
  • 1967-1968 Alberto Zapirain, J. Luis Duque
  • 1968-1969 Santiago Bardaji
  • 1969-1971 Paco Arberas
  • 1971-1973 Luis Ziaurritz
  • 1973-1974 Juanito Arriaran
  • 1974-1975 Pedro Iguaran, Ramón Murguiondo
  • 1975-1976 Martin Susilla, Alberto Ormaetxea
  • 1976-1977 Paco Arberas
  • 1977-1978 Ricardo Urdampilleta, Dioni Urreisti
  • 1978-1979 Dioni Urreisti
  • 1979-1981 Javier Alcantara
  • 1981-1984 José M. Arrizabalaga
  • 1984-1986 Juanjo Arrieta
  • 1986-1990 Alfonso Barasoain
  • 1990-1992 Mikel Etxarri

Presidenteak aldatu

  • 1940-1946 Juan Artamendi
  • 1946-1948 Bernardino Odriozola
  • 1948-1949 Crispin Garate
  • 1949-1957 Manolo Escodin
  • 1957-1958 Boni Guisasola
  • 1958-1959 Tomas Etxaluze
  • 1959-1961 Manolo Zubia
  • 1961-1962 Pedro Irusta
  • 1962-1965 Luis Maria Fernández de Betoño
  • 1965-1967 Luis María Aranegi

Harrobia aldatu

  • Eibar B: 1994an sortu zen eta 2012an desagertu.
  • Gaur egun (gizonezkoak):
    • 2. taldea: CD Vitoria. 2015eko udan, 3.mailara bueltatzea lortu eta gero, Eibarrren harrobiko taldea izateko akordioa sinatu zuen.
    • 3. taldea: Eibar Urko. 2016ko ekainean Urkomendi 14 FT taldearekin bat egin eta hirugarren taldea sortu zen. Eibar Urko izenarekin erregionaleko taldeaz gain gazteen taldea ere sortu da.
    • Hauetaz gain adin guztietan osatu ditu taldeak Eibar Kirol Elkarteak.

Emakumezkoen taldea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eibar KE (emakumezkoen taldea)»

Emakumezkoen mailan Lurraldeetako Emakumezkoa taldea du, hala ere Eibartarrak FT taldea Emakumezkoen lehen mailan aritua izan da eta 2000-01 denboraldian bigarren postuan gelditu zen. 1999an Erregina Koparen finala jokatu zuen, Oroquieta Villaverde taldeak irabazi zuen 3-1 emaitzaz.

Urteak bigarren mailan jokatu ondoren 2020. urtean Lehen mailara igotzea lortu zuen. Bigarren talde bat ere badu, Eibar B, honek Gipuzkoako erregionalean jokatzen du.

Futbol Zelaia aldatu

 
Ipurua futbol zelaia.

Ipurua Futbol Zelaia 5.250 Ikusle
Zelaiaren neurriak: 103x65 Metro
Helbidea: Ipurua, 2 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Inaugurazioa: 1947
Lehen partida: Eibar 0 - Elgoibar 2

Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin.

Ereserkia aldatu

Erresekia entzun: [1]

Eibarko futbol taldea
apala bezain trebea
guztioi garaipena eskaintzeko
borrokatuko du.
Gure herriko jendeak
betidanik du esaten
Eibarrek ez duela sekula
atzera egiten.
Gorria eta urdina
dira guretzat
garaipenaren koloreak.
Mutilen a(ha)legina
animatzeko
dira eibartarron txaloak.
Pil-pil dago Ipurua
garaipena lortu arte
ez dugu etsiko.
Eibarko futbol taldea...
Gure herriko jendeak...
Gorputz eta arima
talde ta zaletu
eibartar denok
aurrera goaz.
Atzean sendo
aurrean zorrotz
hamaikakoa
garaipenaren bila.
Ipuruan zaletuok
taldearekin bat eginda
bultza dezagun
beti Eibar.
Eibarko futbol taldea...
Gure herriko jendeak...
Guk, bihotz emango dugu
Eibar beti aurrera!!!

Zaleak: Eskozia La Brava aldatu

Eskozia La Brava da Eibar Kirol Elkartearen zale talde nagusia. Zale batzuek Bost Nazioen Torneoko partidak ikustea gogoko zuten eta Murrayfield Stadiumean bizi zen giroaz liluratuta 2001ean "Eskozia La Brava" taldea eratzea erabaki zuten. Gaur egun 100 bazkide inguru dituzte.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Peña Eskozia la Brava: 15 años al pie del cañón con el Eibar» AS.com 2016-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).

Kanpo estekak aldatu


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak  
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza