Social Distortion 1978. urtean Fullerton-en (California) [1] sortu zen punk-rock talde bat da. Gaur egun Mike Ness (ahotsa, gitarra), Jonny Wickersham (gitarra erritmikoa, koroak), Brent Harding (baxua, koroak) eta David Hidalgo Jr.-ek (bateria) osatzen dute taldea. Taldea geldi egon zen 80ko hamarkadaren erdialdeko tarte batean Mike Ness-en drogazaletasuna eta legearekin zituen arazoengatik. Arazo hauek direla medio urte pare bat pasa zituen erreabilitazio zentruetan. Taldearen sorreratik, musikari asko pasa dira, Mike Ness izanik beti egon izan den kide bakarra. 36 urteren ostean, egun kontzertuak jotzen eta diskak grabatzen jarraitzen dute. Orain arte, Social Distortion-ek estudioko zazpi diska, bi errekopilatorio, zuzeneko bat eta bi DVD kaleratu ditu. Haien lehenengo diskak Mommy's Little Monster (1983) and Prison Bound (1988) izan ziren. Bi hauen ondoren, 1989an, Epic Records-ekin hurrengo hiru diskoetarako kontratua sinatu zuten. Baina ez zuten arrakasta nabaria izan hirugarren diska atera arte, Social Distortion izenarekin kaleratu zena 1990ean. Bertan, taldearen abesti ezagunenetarikoak aurki ditzakegu; hala nola, Story of my life, Ball and Chain edota Johnny Cash-en Ring of fire abestiaren bertsioa. Diska honek urrezko RIAA-k ematen dituen urrezko[2] ziurtagiria lortu zuen. Haien ondorengo diskak zaleek oso ondo jaso zituzten, batez ere 1992an kaleratu zuten Somewhere between heaven and hell bilduma, urrezko ziurtagiria ere lortu zuena. Punk-rockaren talde arrakastatsuenetarikoa dela esaten da, eman dituzten kontzertu kopurua ikusita eta baita haien diska-salmenta kopurua ikusita: hiru milioi diska[3] baino gehiago salduta mundu osoan. Orain diska berri baten prestaketan dabiltza, zortzigarrena litzatekeena, 2014. urtean kaleratzeko asmoarekin. [4]

Social Distortion
Ezkerretik eskumara: Harding, Hidalgo, Ness, eta Wickersham 2011n
Datuak
EzizenakSocial D, Sx Dx
JatorriaFullerton, California, Ameriketako Estatu Batuak
Musika motaPunkrock
Rock & Roll
Cow punk
Urteak1978 – gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)13th Floor
Posh Boy
Restless
Epic
Time Bomb
Epitaph
Taldekideak
Mike Ness
Jonny "2 Bags"
Wickersham
Brent Harding
David Hidalgo, Jr.
Informazio gehigarria
www.socialdistortion.com


Historia aldatu

Hasierako urteak (1978-82) aldatu

Social Distortion 1978. urteko amaieran sortu zen Mike Ness-en eskutik, Ingalaterrako punk taldeen eraginduta. Hala ere, beste estilo batzuetako taldeak eta abeslariak ere eragina izan zuten, Johnny Cash edo Rolling Stones taldeak adibidez. Hasiera batean Mike Ness (ahotsa eta gitarra), Rikk Agnew (gitarra), Frank Agnew (gitarra) eta Casey Royer-ek (bateria) [1] osatzen zuten taldea. Mike-k Dennis Danell ezagutzen zuen institututik eta hura konbentzitu zuen baxua har zezan nahiz eta honek ez zekien instrumentua jotzen. Handik gutxira Frank, Rikk eta Casey The Adolescents[1] taldera joan ziren eta 2000. urtera arte Mike Ness eta Dennis Danell izan ziren konstante iraun zutenak. Baxuan eta baterian aldaketak izan ziren urte horietan guztietan. The Adolescents-en "Kids of the Black Hole" eta Social Distortion-en "The Playpen" abestiek garai horietaz mintzatzen dira. Haien lehen single-a, "Mainliner/Playpen", 1981ean argitaratu zen Posh Boy disketxearen eskutik. Disketxe honek Orange County-ko[1] punk talde gehienen diskak eta single-ak argitaratzen zituen. 1982an Dennis Danell hasi zen gitarra erritmikoa jotzen, Mike Ness ahotsez eta gitarraz arduratzen zen, Brent Liles baxuan eta azkenik, Derek O'Brien-ek bateria jotzen zuen. Urte horretan haien lehen bira internazionala egin zuten Canada eta Estatu Batuetatik zehar. Youth Brigade taldea izan zen haien bira-kidea. Bira honi buruzko dokumental bat egin zen, "Another State of Mind" izenekoa, bi urte geroago argitaratu zena, 1984ean hain zuzen ere.

Mommy's Little Monster eta lehen geldialdia (1983–85) aldatu

"Another State of Mind" biratik itzuli zirenean, estudioan sartu eta lehen diska grabatu zuten, Mommy's Little Monster. 1983an argitaratu zen taldearen managerrak zuen disketxearekin, 13th Floor Records. Diska honek aurreko urtean egin zuten biraren izeneko abesti bat dauka, "Another State of Mind" alegia. Argitarapen honekin taldea ezaguna egiten hasi zen Estatu Batuetako punk giroan. [1] 1984an bi urte lehenagoko biraren dokumentala kaleratu zuten. Peter Stuart eta Adam Small izan ziren idazle, ekoizle eta zuzendariak. Bertan, Mike Ness-ek esaten zuen ez zeukala non bizi biratik itzultzean eta bere etxean eduki nahi zuen edonorren sofan lo egingo zuela. Gainera, heroinarekin izan zituen bizipenak zehaztu zituen. Nola hasi eta nola heroinaren mendean erori zen. 1983an Liles eta O'Brien-ek taldea utzi zuten gabon zaharreko kontzertu baten erdian. Handik gutxira Ness-en institutu garaiko bi lagunek ordezkatu zituzten: John Maurer eta Bob Stubbs. Handik gutxira formazioa berriz aldatu zen Christopher Reece[1] bateriaren kargu egin zenean. Ness eta drogen arteko harremanak aurrera jarraitu zuen. Legearekin ere arazoak izaten jarraitzen zuen eta bitartean, taldea Californian eta Arizonan zegoen biran. Egoera larritu zen eta Mike Ness-ek erreabilitazio zentruetan eta espetxean bukatu zuen. Honek taldearen lehen geldialdia eragin zuen.

Lehenengo itzulera eta "Prison Bound" (1986-88) aldatu

Taldea 1986an berregin zen Mike Ness-ek erreabilitazio programa bukatu zuenean. Bi urte geroago kalean zen haien bigarren diska, "Prison Bound" - haien lehen diska atera eta bost urte geroago. Taldekide etorri berriak diskan parte hartu zuten: John Maurer baxuan eta Christopher Reece baterian. Diskaren izena duen abestia Los Angeleseko KROQ-FM irratian lekua izaten jarraitzen du gaur egun. Diska honetan estilo aldaketa nabarmena ikus daiteke. Lehenengoan, punk-rock edo hardcore punk-aren eragin nabaria entzun zitekeen, baina honetan country estiloak has daitezke entzuten. Hau, geroago cowpunk izena hartu zuen estiloaren hasiera dela esan daiteke. Johnny Cash edota Rolling Stones taldeak aldaketa honen influentzia nagusiak direla esaten da. "Prison Bound" eta "On My Nerves" abestietan talde hauen erreferentziak daude eta Rolling Stones-eko "Backstreet Girl" abestiaren bertsioa grabatu zuten haien estilora moldatu ostean.

Disketxe handien urteak eta arrakasta (1989-96) aldatu

"Prison Bound"-en ostean Social Distortion-ek Restless Records disketxearekin harremana bukatu eta Epic Records-ekin sinatu zuten. 1989an estudiora itzuli ziren hirugarren diskoa grabatzeko, Social Distortion izenekoa, zeina 1990an argia ikusi zuen. Hau izan zen taldeak finantziatu ez zuen lehen diska[1]. Diska honetan "Story of My Life", "Ball and Chain" eta Johnny Cash-en "Ring of fire" abesti famatuak agertzen dira. Lehen bi diskak baino hobea izan zen hirugarren hau eta askotan taldeak inoiz egin duen diskarik onena dela esan da. (34 urte) urte geroago jendeak erosten jarraitzen du. 1990eko rock diska onenetarikoa dela aipatu ere egin da, "rockabillya eta Ramonesen[5] punk estiloaren eragina oso nabarmena dela". Laugarren diska, "Somewhere Between Heaven and Hell", 1992an argitaratu zen. Bertan, taldeak dituen bi abesti oso famatuak daude: "Bad Luck" eta "When She Begins". Diska honek aurreko guztiak baino onarpen handiagoa izan zuen. Haren soinua besteenaren antzekoa zen, hau da, "punka, blues, country eta rockabilly"[6] estiloen nahasketa. Diska honen argitalpenaren ostean, Christopher Reece baterijoleak taldea utzi zuen 1994an eta Randy Carr-ek ordezkatu zuen urtebetez. Diska honen ostean, taldeak beste geldialdi bat egin zuen eta ez zen estudiora bueltatu 1995. urtera[1] arte. Taldea geldi zegoenean errekopilatorio bat kaleratu zuten, "Mainliner: Wreckage From the Past" izenekoa. Bertan, nobedadeak "1945" eta "Playpen" abestien bertsioa, "13th Floor" eta Rolling Stones taldearen "Under My Thumb" abestiaren bertsioa dira. 1994an Social Distortion-en bostgarren diska[7] izango zenaren maketetan hasi ziren lanean eta hurrengo urtean, estudioan sartu ziren "White Light, White Heat, White Trash" grabatzen hasteko. Urte bat geroago, 1996an[1], argitaratu zen. Diskak aurrekoak baino soinu gogorragoa duela esaten da[8], blues-a eta rockabilly-a alde batera uzten dutela diska honetan. Hiru abesti izan ziren single-ak izan zirenak: "I Was Wrong", soinu klasikoena zeukana; "When the Angels Sing", Ness-en amamaren homenaldia dena; eta, azkenik, "Don't Drag Me Down". Rolling Stones-en "Under My Thumb"[9] bergrabatu zuten. Hau izan zen Dennis Danell-ekin argitaratu zuten azken diska, lau urte geroago hil egin baitzen.

Bigarren geldialdia, Danell-en heriotza eta "Sex, Love and Rock 'n' Roll" (1997-2004) aldatu

1997an, Social Distortion-ek Epic disketxea utzi eta Time Bomb Recordings-era itzuli zen zortzi urte eta gero. Disketxe honekin bakarrik zuzeneko diska bat atera zuten, "Live at the Roxy". Honen ostean jotzeari utzi zioten. Denbora tarte honetan Mike Ness bakarlari gisa hasi zen eta bi diska argitaratu zituen: "Cheating at Solitaire" eta "Under the Influences". Azken honetako abestiak bertsioak dira. Dennis Danell 2000ko otsailaren 29an hil zen Newport Beach-en zuen etxean burmuineko aneurisma batek jota. Momentu horretatik aurrera Mike Ness zen jatorrizko taldearen kide bakarra. Zurrumurruek taldea apurtuko zela bazioten ere Jonny Wickersham (U.S. Bombs, Youth Brigade, Cadillac Tramps, L.A.'s) agertu zen Danell-en ordez. Biscuits baterijoleak ere taldea utzi zuen eta Charlie Quintana-k hartu zuen ardura. Formazio honekin taldeak hiru urte luzatu zen bira batean murgildu ziren Californiatik zehar.

 
2004ko irailean taldean zeuden kideak, ezkerretik eskumara: Wickersham, Harding, Quintana, and Ness

Taldea 2000. urtean jarri zen lanean abesti berrietan. Hasiera batean, bazirudien urte bukaeran kaleratuko zela diska[10] baina biretako programazioagatik argitarapena berandutzen hasi zen 2004. urtera arte. 2004ko irailaren 28an argitaratu zen "Sex, Love and Rock 'n' Roll". Diska honen ekoizlea Cameron Webb izan zen eta Wickersham eta Quintanarekin egiten zuten lehen diska. Hilabete geroago John Maurer baxulariak taldea utzi zuen eta urte bukaera arte Rancid-eko Matt Freeman-ek ordezkatu zuen. Matt Freeman-en ordez Brent Harding sartu zen taldean.

Gaur eguneko jarduera eta Quintana-ren irteera (2005-2009) aldatu

Taldeak biran jarraitu zuen 2005 eta 2007 urteetan zehar. Australiako Soundwave Festival-ean Incubus eta The Offspring taldeekin jotzeko zuten data bertan behera geratu zen. Komunikatu hau bidali zuten:

Social Distortion-en esku ez dauden arrazoiengatik, tamalez taldeak ezingo du Soundwave Festival-ean zuen kontzertua jo. Sentitzen dugu Australiako zaleei eragindako eragozpenengatik eta espero dugu ahalik eta lasterren han egotea.

Bitartean, taldeak hainbat talde ezberdinekin jo zuen, hala nola: Versus the World, Tsar, Shooter Jennings, I Hate Kate, The Black Halos, Flogging Molly, Nine Black Alps, Supersuckers, Blackpool Lights, The Lost City Angels, Street Dogs, Backyard Babies, The Hangmen, The Eyeliners, Cooper, Mest, Bullets and Octane eta The Dead 60s. 2006ko otsailean, Mike Ness-ek eskumuturra bihurritu zuen skateboard egiten zebilela. Beraz, hilabete batzuetan T.S.O.L. taldeko Ron Emory kitarjoleak ordezkatu zuen eta Ness-ek zuzenekoetan bakarrik abesten zuen. Hurrengo urteko urtarrilean beste kolpe latz bat jaso zuen taldeak. Jatorrizko kide zen Brent Liles hil egin[11] zen bere motorran ziolarik kamioi batek harrapatu ostean. 2007. urteko ekainaren 26an "Greatest Hits" izeneneko errekopilatorioa[12] kaleratu zuten. Taldeak zituen diska guztietako abesti arrakastatsuenak daude barnean eta abesti berri bat, "Far Behind" izenekoa. Ia bi urte geroago, 2009ko apirilean, taldeak komunikatu bat atera zuen non Charlie Quintana baterijoleak taldea uzten zuela esaten zen:

Social Distortion-en izugarrizko hamar urtez bateria jo egon eta gero, Charlie "Chalo" Quintana-k taldea uztea erabaki du bestelako musika esploratzeko asmoz. Hauek dira Charlie-ren adierazpenak: "Social Distortion-ekin jotzea nire bizitzan denbora bikaina izan da. Zorionekoa izan naiz taldearekin bi diska kaleratzeagatik eta taldearen partaidea izateagatik. Talde bezala gauza ikusgarriak egin ditugu inoiz ez ditudanak ahaztuko - adios amigos!".

[13][14]

Quintana-ren ordezkoa Angels & Airwaves taldeko Adam "Atom" Willard[13][14] baterijolea izan zen. Adam Rocket from the Crypt eta The Offspring taldeetan ibilia izana zen. Honi, Europan zehar bira bat jarraitu zion taldearen 30. Urteurrena zela eta. Haiekin biran ibili zen taldea The Gaslight Anthem izan zen.

"Hard Times and Nursery Rhymes" (2009-gaur egun) aldatu

2008ko apirilean Mike Ness-ek Social Distortion-ek diska akustiko bat grabatu nahi zutela adierazi zuen. Bere esanetan: "uste dut zeozer oso txukuna izan daitekeela. Bob Dylan, Bruce Springsteen eta Johnny Cash-en antzeko zeozer punk kutsu batekin... baina akustikoa. Batzuetan abestiak indartsuagoak dira bolumen gutxiago dituztenean." Ness-ek ere bere hurrengo bakarkako lanaz hitzegin zuen. Argi ez zeukana zen, Social Distortion-eko diska atera baino lehenago edo beranduago ateratzea. [15] 2009ko uztailean Ness-ek Errusiako Tarakany! Bad Tv-n esan zuen taldea urte bukaeran edo hurrengoaren hasieran sartuko zirela "Sex, Love and Rock 'n' Roll"-en osteko diska grabatzera[16]. Urte bereko irailean Studio 606-an, Foo Fighters taldearen estudioan, grabatuko zutela adierazi zuen. Gainera, diska 2010 eko udaberrian edo udan kalean egongo zela esan zuen[17][18]. 2009eko abenduan taldeak bere webgunean adierazi zuen hurrengo urteko apirilean Hego Amerikako lehen biran murgilduko zirela. Mike Ness-en esanetan: "Taldea eta ni irrikitan gaude Hego Amerikako birarekin. Arraroa da handik gure zaleek hainbeste email bidali ondoren birarik ez egin izana pentsatzea. Ezin dugu zirrara handiagorik sentitu azkenean bira egingo dugula esatean. Lehenengo aldiz, Brasil eta Argentinako zale leialak ezagutuko ditugu eta espero dugu zale gehiagorekin etxera bueltatzea." [19] 2010eko otsailaren 7an taldeak bere Twiter-eko kontuan adierazi zuen diska berri bat hasiko zirela grabatzen[20]. Hilabete bereko elkarrizketa batean, Ness-ek diska berria, zeina titulurik gabe zegoen eta autoekoiztua izango zena, Social Distortion-eko soinu klasikoa izango zuela esan zuen. Hau da, punk, rockabilly eta country estiloen nahasketa. Bere hitzetan, “Barregarria da, diska honek “Somewhere Between Heaven and Hell” diskaren grabaketa ekartzen dit gogora”. Gainera New York-eko 70eko hasierako punkaren elementu berriak sartzen ari naiz, baliteke aurreko abestietan sartu ez ditudan influentziak. Johnny Thunders-en kutsua izango du”. Ness-ek ere azaldu zuen zer gertatu zen diska akustikoa ateratzeko ideiarekin: “Diska akustikoa etorikizunerako proiektua izango da, pentsatzen dut adierazlea eta garrantzi nabarmenekoa izango dela. ” [21] Diska grabatzen zeuden bitartean taldeak Adam Willard baterian ez zuela jarraituko adierazi zuen, bere beste taldearekin, Angels And Airwaves, zituen agenda arazoengatik. Azken honen ordez, Fu Manchu taldearen Scott Reeder[22] baterijolea sartu zen taldean.

 
Taldea Hard Times and Nursery Rhymes diskaren abestiak jotzen Kandace Lindsey (ezkerretik hasita bigarrena) eta Ijeoma Njaka (ezkerretik hasita hirugarrena) koristekin batera.

2010eko apirilaren 1ean taldeak bere webgunean komunikatu bat eskegi zuen zeinean adierazten zen taldeak diskaren grabaketan etenaldia egingo zuela Hego Ameriketako bira prestatzeko[23]. Hilabete geroago, Epitaph Records eta Social Distortion akordio batera heldu ziren[24]. Urte bereko uztailean berriz baterijolea aldatu zen. Scott Reeder-en ordez David Hidalgo Jr.-ek hartu zuen bateriaren ardura. Azkenean, 2010eko azaroaren 16an “Machine Gun Blues” single-a argitaratu zen eta hurrengo urteko urtarrilaren 18an kaleratu zen diska berria, “Hard Times and Nursery Rhymes” izenekoa Epitaph Records-en eskutik.

Etorkizuneko zortzigarren diska aldatu

Performer Magazine aldizkariak, 2011ko urtarrilrean, Mike Ness abeslariari elkarrizketa egin zion. Epitaph-ekin diska gehiago egongo al ziren galdetu ziotenean, honek baietz erantzun zuen[25]. Hilabete berean Exclaim-ekin egin zuen elkarrizketa batean esan zuen ez zirela zazpi edo zortzi urte pasako hurrengo diska kaleratzeko. Nahiz eta “Hard Times and Nursery Rhymes” kaleratu berria izan abestiak idazten jarraituko zuela adierazi zuen[26]. Frank Turner-ekin izan zuen beste elkarrizketa batean disziplina handiagoa eduki nahi zuela aitortu zuen[4]. 2012ko maiatzean, Ness-ek adierazi zuen espero zuela taldeak 2013ko urtarrilean diska berria idazten hastea.[27]

Logoa aldatu

 
Taldearen eskeleto logoa pankartan kontzertu batean

Taldearen logoa zigarro bat eta edalontzi bat martini duen eskeleto bat izan da. Kontzertuetan askotan erabili duten logoa izan da, hala ere, beste batzuetan disken azalak erabili dituzte.[28]

Musika-estilo, influentziak eta eraginak aldatu

Social Distortion-en musika estiloa haien hastapenetan punk rock-a edo hardcore punk-a zen 1970eko hamarkadaren bukaeran. Hegoaldeko Kaliforniako punk rock taldeen lehenatarikoa dela uste da eta haien estiloa The Dickies edota The Germs taldeekin erlazionatu da. 80eko hamarkadaren erdialdean estilo aldaketa sumatu zen haien musikan, rock and roll eta country estiloak jorratzen hasi baitziren. Haien musika Johny Cash, Bob Dylan, Eddie Cochran, Rolling Stones, Sex Pistols, The Clash, New York Dolls, Johnny Thunders eta The Ramones-ek[29] nabarmenki influentziatu zuten. Aldi berean, Social Distortion-ek Pennywise, Green Day, Face to Face, Rise Against, Blink-182, Pearl Jam, Rancid, The Offspring edota Thrice taldeak influentziatu ditu. Taldea hasieran Orange County-ko The Adolescents, China White, Shattered Faith edota The Crowd taldeekin hasi zen jotzen nolabaiteko punk eta hardcore estiloen mugimendua hasi zenean. Musika azkarra, bortitza eta bizia zen. Social Distortion-en abesti gehienak Mike Ness-ek idatzi eta guztiak abestu ditu. Letra askotan ohiko gai bat dago “oldartasuna, bere ondorioak eta heldutasuna lortzeko borroka gogorra”. [1]

Kideak aldatu

Gaur eguneko kideak aldatu

  • Mike Ness – ahots nagusia, gitarra nagusia (1978–gaur egun)
  • Jonny "2 Bags" Wickersham – gitarra erritmikoa, koruak (2000–gaur egun)
  • Brent Harding – baxua, koruak (2004–gaur egun)
  • David Hidalgo, Jr. – bateria (2010–gaur egun)

Kide-ohiak aldatu

  • Rikk Agnew
  • Frank Agnew
  • Casey Royer
  • Tom Corvin
  • Mark Garrett
  • Dennis Danell
  • John "Carrot" Stevenson
  • Brent Liles
  • Derek O'Brien
  • John Maurer
  • Bob Stubbs
  • Christopher Reece
  • Randy Carr
  • Deen Castronovo
  • Chuck Biscuits
  • Charlie Quintana
  • Scott "Remy Rude" Guzman
  • Matt Freeman
  • Adam "Atom" Willard
  • Scott Reeder

Diskografia aldatu

  • Mommy's Little Monster (1983)
  • Prison Bound (1988)
  • Social Distortion (1990)
  • Somewhere Between Heaven and Hell (1992)
  • White Light, White Heat, White Trash (1996)
  • Sex, Love and Rock 'n' Roll (2004)
  • Hard Times and Nursery Rhymes (2011)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j "A Brief History of Social Distortion". SocialDistortion.com. Retrieved on February 20, 2007.
  2. .
  3. .
  4. a b .
  5. "Social Distortion (import bonus tracks) – Album reviews". ArtistDirect.com. Retrieved on February 24, 2007.
  6. "Social Distortion Bio" ArtistDirect.com. Retrieved on February 24, 2007.
  7. "Lost Tracks II: The June 1994 Demos" RateYourMusic.com. Retrieved on February 24, 2007.
  8. "Review: White Light, White Heat, White Trash" PunkNews.org. Retrieved on February 24, 2007.
  9. "Social Distortion: White Light White Heat White Trash" SputnickMusic.com. Retrieved on February 24, 2007
  10. SxDx.com News SxDx.com. Retrieved on February 26, 2007.
  11. "Early Social Distortion bassist ID'd in wreck". OCRegister.com. January 21, 2007. Retrieved on February 24, 2007.
  12. .
  13. a b .
  14. a b .
  15. Social Distortion Unplug on New Album. Accessed April 9, 2008.
  16. Social Distortion Reveal Studio Plans. Accessed July 15, 2009.
  17. Social Distortion Singer Talks New Album. Accessed September 28, 2009.
  18. Social Distortion to record in December or January. Accessed July 15, 2009.
  19. Social Distortion announce first ever South American tour. Accessed December 29, 2009.
  20. Twitter / Social Distortion. Accessed February 8, 2010.
  21. Social Distortion's New Album to Sound Like 'Dead Boys Meets Black Crowes'. Accessed February 16, 2010.
  22. Atom Willard parting ways with social distortion from 03/08/10. Accessed March 8, 2010.
  23. .
  24. .
  25. Performermag.com
  26. .
  27. .
  28. .
  29. The Official Social Distortion Website

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Social distortion