Sobrellanoko jauregia

Sobrellanoko Jauregia» orritik birbideratua)

Sobrellanoko jauregia (gaztelaniaz: Palacio de Sobrellano) Kantabriako Comillas herrian dago, eta Joan Martorellek eraiki zuen, Comillaseko lehen markesa izan zen Antonio Lopez y Lopezen enkarguz, 1878an. Estilo neogotikoko eraikin handi honek, bere barnean, Eduardo Llorensek margotutako zortzi panel eta Joan Roigen eskulturak ditu. Jauregiaren ondoan, hau ere gotiko perpendikular ingeles eta ertauropar kutsuko kapera-panteoi bat du, Josep Llimona eta Agapit Vallmitjanaren eskultura modernistekin.

Sobrellanoko jauregia
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Sobrellanoko jauregia, Comillasen. Atzean, katedral txiki eran eraikitako panteoia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaComillas
Koordenatuak43°23′01″N 4°17′40″W / 43.3835°N 4.2944°W / 43.3835; -4.2944
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1888
JabeaKantabriako Gobernua
Arkitektura
Ondarea
BICRI-53-0000524

Jauregi hau, Gaudiren Kapritxoa, Comillaseko Unibertsitate Pontifizioa edo, Josep Llimonak, monasterio gotiko zaharraren hondakinen gainean eraikitako "Aingeru Suntsitzailea" eskultura bikaina duen hilerria bezalako lanek, garaiko arkitekto eta artista modernista katalanek, herri honetan euren arrastoa uztea eragin zuten.

Gaur egun, jauregia, Kantabriako Gobernuaren jabetzakoa da, denbora batez, Comillas Fundazioaren kurtsoen egoitza bezala erabiltzen duena, Unibertsitate Pontifizioaren eraikineko seminario nagusia berrabildu arte.

Eraikinean zenbait film grabatu dituzte:


Kanpo estekak aldatu