Soñadores Natos edo SÑ NT 2006. urtean Barañainen sorturiko rap eta reggae musika talde bat da. Euskaraz zein gazteleraz kantatzen du.

Soñadores Natos
Datuak
JatorriaBarañain (Nafarroa)
Musika motarap, reggae
Urteak2006 -
Taldekideak
Aingeru
Xabier
Urtzi
Arkaitz
Lutxo
Aritz
Adrien
Mikel
Joana
Sergio Pejenaute
Sergio Paricio
Alberto

Ibilbidea aldatu

1988 urtean jaiotako Aingeru, Xabier eta Urtzi barañaindarrek rap talde bat osatzea erabaki zuten 2004an eta Soñadores Natos taldeak 2006an egin zuen lehen agerpena, hasiera hartan DJ Dodo-k lagunduta. 2009an bere lehen lana plazaratu zuten ordurarte sortuta zituzten 19 abestiak biltzen zituena. Denborak aurrera egin ahala rapaz gain reggae musika ere barneratu dute, Soñadores Natos & La Reggae Banda izena hartuz. 2011 urtean bigarren izena alde batera utzi eta Soñadores Natos edo SÑ NT bihurtu dira.

Taldekideak aldatu

Gaur egun 12 kidek osatzen dute taldea:

  • Arkaitz – Bateria
  • Lutxo – Baxua
  • Aritz – Gitarra
  • Adrien – Teklatua
  • Mikel – Saxofoia
  • Joanna – Tronpeta
  • Sergio Pejenaute – Tronboia
  • Sergio Paricio – Perkusioa eta gitarra akustikoa
  • Alberto – Dj Dodo
  • Xabier – ahotsa
  • Aingeru – ahotsa
  • Urtzi - ahotsa

Diskografia aldatu

  • Sencillo equilibrio (2009, autoekoizpena)
  • Desde la estrella que me mantiene vivo (2011, autoekoizpena) - Xabi
  • SÑNT - Colaboraciones y temas inéditos (2008-2011) (2011, autoekoizpena)
  • La luz de la calle (2013, autoekoizpena)
  • Maxi 2014 (2014, autoekoizpena)
  • Maxi Vol.II (2014, autoekoizpena)
  • Pasando buenos ratos (2011-2016) (2016, autoekoizpena)[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu