Snap4Arduino

Arduino mikrokontrolagailuak programatzeko Snap! bloke programazio-lengoaiaren hedapena

Snap4Arduino Arduino mikrokontrolagailuak programatzeko aukera ematen duen Snap! bloke bidezko programazio-lengoaiaren hedapen bat da.[1] AGPL lizentzia duen software librea da.[2] GNU/Linux, Mac OS X, Microsoft Windows eta ChromeOS sistema eragileetan erabil daiteke eta Chromium/Chromerako gehigarri bat ere badu.[1]

Snap4Arduino
Jatorria
Sorrera-urtea2013
Azken bertsioa5.3.3.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaJavaScript
Irakur dezakePlataforma-anitz
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License
Deskribapena
Honen eragina jaso duScratch, Smalltalk (en) Itzuli, Scheme (en) Itzuli, Logo eta Snap!
Euskaraz
Euskarazbai
http://snap4arduino.rocks/

Historia aldatu

Snap4Arduino proiektua 2013an sortu zen Cornellà de Llobregateko (Katalunia) Citilab-eko Edutec ikerketa taldearen albo proiektu bezala.[1][3]

2016ko ekainetik 2017ko abuztura Arduino.org-ek babestu eta garatu zuen.[1][3]

Geroztik Bernat Romagosa, Joan Guillén eta zenbait laguntzailek garatzen dute modu independentean.[1][3]

2018ko urriaren 22an argitaratutako Martí 1.2.7 bertsiotik aurrera euskaraz erabil daiteke.[4][5][6]

 
LED bat etengabe, segundo bateko tartearekin, piztu eta itzaltzen duen Snap4Arduinoko programa

Zabalpena aldatu

Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, unibertsitateetan, kode klubetan, instalazio artistikoetan erabili izan da munduan zehar.[1][3]

13 hizkuntzatara itzuli dute laguntzaileek.[1][3]

Hainbat proiektuk Snap4Arduinoren eratorriak erabili dituzte, hala nola, Phiro (India), SmartBlock (Turkia), First Makers (Txile) eta ROKIT Brick (Hego Korea).[1][3]

Lizentzia aldatu

Snap4Arduinok GNU Affero General Public License v3.0 (AGPL) lizentzia du.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h (Ingelesez) «Snap4Arduino» snap4arduino.rocks (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  2. a b (Ingelesez) «Snap4Arduino/LICENSE» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  3. a b c d e f (Ingelesez) «Snap4Arduino» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  4. (Ingelesez) «Martí 1.2.7» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
  5. (Ingelesez) «Add Basque translation» Github (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
  6. «Snap! eta Snap4Arduino euskaratu ditugu» iametza interaktiboaren bloga 2018-10-22 (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu