Sloanen Harresi Handia

Sloanen harresi handia gure unibertsoko galaxia kopuru izugarri batek osatzen duen horma erraldoi bat da. Bere aurkikuntza 2003ko urriaren 20an atera zen argitara, Princetongo Unibertsitateko J. Richard Gott III eta Mario Jurić zientzialarien eskutik. Hauek, ikerketa digitalerako Sloan espazio-teleskopioaren bidez lortutako datuetan oinarritu ziren. Aipatzekoa da, ikerketa hauek egiterakoan beste zientzialari batzuen laguntza ere eduki zutela.

Sloanen Harresi Handia 2dF Galaxy Redshift Surveyren barneko aldeen berreraikitze bat da.

Horma erraldoi honek, gutxi gorabehera, 1370 milioi argi-urteko luzeera du, hau da, 13 000 trilioi (13x10 21) kilometro ingurukoa eta Lurretik mila milioi argi-urtera, edo, kokatuta dago. Beraz, harresi handi hau, 1989an Harvard Unibertsitateko Margaret Geller eta Juan Huchrak aurkitu zuten Harresi Handia baina hiru aldiz handiagoa da. Honek ez du esan nahi tamaina aldetik gaur egun ezagutzen den egitura kosmikorik esanguratsuena denik, izan ere, quasar-talde handi batzuk handiagoak dira, adibidez, Clowes-Campusano LQG, U1.11 eta Huge-LQG. Gainera, ezin dugu Hercules-Corona Borealiseko Harresi Handia aipatu gabe utzi, 2013an aurkitu zen horma handi honek ere erraz irabazten baitio handitasunean, izan ere, egitura kosmiko hau da gaur egun unibertso ikusgarrian ezagutzen den handiena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu