Sligo Rovers Football Club (irlanderaz Cumann Peile Bóithéamaigh) Sligoko futbol taldea da eta azken urteetan Irlandako talde onenetarikoa bihurtu da, 2010tik aurrera Irlandako Liga bat eta hiru Kopa eskuratu duelarik.

Sligo Rovers Football Club
Ezizena(k)The Bit o' Red
Sorrera1928
Futbol zelaiaShowgrounds
edukiera: 5.500 lagun
inaugurazioa: 1928 (2012an berriztua)
PresidenteaMartin Heraghty
EntrenatzaileaIrlanda Liam Buckley
LigaIrlandako Liga
20238.a
Webguneahttp://www.sligorovers.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Taldea 1928an sortu bazen ere 1934ean sartu zen Irlandako Ligan. Berehala iritsi ziren emaitzak 1936-37ko liga irabazi eta 1938-39ko ligan bigarren eginez. Kopan ere 1939 eta 1940an finalista izan zen.

Hurrengo sasoi ona 70. hamarkadaren amaieran hasi zuen. 1977ko liga eskuratu zuen eta azkenik bere lehenengo kopa txapelketa lortu zuen 1983an. 1977ko garaipenak Europan jokatzeko aukera ere eman zion.

1986 eta 1993 artean lehen maila eta bigarrenaren artean ibili zen. Azkenik 1994ean goren mailara igotzea lortu eta urte berean bigarren kopa eskuratu zuen. Ez zuen ordea pozak asko iraun eta hurrengo urteetan behe mailan ibiltzea tokatu zitzaion.

2009an kopako beste final bat jokatu zuen eta galdu egin zuen arren ordutik aurrera Irlandako talde indartsuenetakoa bihurtu da, hiru kopa eta liga bat irabaziz.

Palmaresa aldatu

  • Liga (3): 1936-37, 1976-77 eta 2012.
  • Kopa (5): 1983, 1944, 2010, 2011 eta 2013.

Kanpo estekak aldatu