Sixta Barrenetxea

Galdakaoko maistra aitzindaria XX. gizaldian

Sixta Barenetxea Gandasegi (1893eko irailaren 1a- 1976ko maiatzaren 6a) Galdakaoko Bengoetxe auzo-eskolako irakaslea izan zen 1920-1964 urte bitartean.

Sixta Barrenetxea

Bizitza
JaiotzaGaldakao1893ko irailaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1976ko maiatzaren 6a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Bizitza aldatu

Sixta Barrenetxea Gandasegi Galdakaoko "Ospitaleko Etxea" delakoan jaio zan 1893ko irailaren 1ean.[1] Aita Gregorio Barrenetxea Gallano zen [2] eta ama Maria Concepcion Gandasegi Gorrotxategi.[3] Zortzi neba-arreben bosgarrena zen.

Remigio Gandasegi Gorrotxategi, Valladolid-en apezpikua zena, bere osaba zen. Ikasketak Zaragozan egin zituen, "Hermanas de la Caridad" ikastetxean, eta 15 urterekin bere etxean klase partikularrak ematen hasi zen. 1920 urtean Bizkaiko Diputazioak Bengoetxeko auzo-eskolarako deitu zituen irakasle oposaketetara aurkeztu zen Maria Gorriñorekin batera exequo lehenengo postua atereaz; Orduantxe hasi zen lanean eskola horretan,1964 urtean bertan jubilatu arte .

Maisu batekin ezkondu zen 1930an, Gandasegiko eskoletan irakasle zebilen Gregorio Perez Basconesekin, hain zuzen ere.

Mugaburu izeneko etxera joan zen bizitzen eta alaba bikiak izan zituzten: Maria Victoria (13 hilabeteekin zendu zena), eta Maria Asuncion.

Lanari utzi eta Bilbora bizitzen joan zen 1964an.

1976ko maiatzaren 6an zendu zen.

Galdakoztar ezaguna aldatu

Bere bizitza pertsonala eraikitzeko, 1928an topatzen dugu lehenengo erreferentzia Galdakaoko Historiaren Sitesean: Galdakoztarren bidaiak azaltzen dituen atal batean Errioxatik etorri zela adierazten du informazioak: Calahorratik bueltatu dira Sixta Barrenechea eta Julita Zubiaur andreñoak. Ez zen arraroa Calahorratik etortzea, bere neba Pedro hango katedraleko kalonjea baitzen.[4]

Familia oneko alaba zela ere esan daiteke: bere senideak ugari bezain ezagunak baitziren Galdakaon, herriaren historia biltzen duen sitesean agertzen denez. Bere aita Gregorio de Barrenetxea hil zenean, elkarretaratze publiko handi bat egon zen, jendetza handia elkartu zelako kanposanturaino laguntzeko. Honela deskribatu zuten hileta orduko egunkarietan: "Bere semea Pedro de Barrenetxea, Calahorrako katedralean kalonjea zenak zuzendu zuen komitiba; Julián de Larrinaga eta Clemente de Itza presbiteroak; bere semeak, Restituto, Amadeo, Remigio y Marcelo. Eta irakasle bezala bere alaba Sixta Barrenetxea dagoen Bengoetxeko eskoletatik, neskato talde bat ere etorri zen".[5]

Lau urte beranduago bere lanaren berri aurkitzen dugu Sites berean: "Ikasturtea hasten da Bengoetxeko auzo-eskolan: bere irakasleak Sixta Barrenetxea eta Maria de Learreta eta Benita de Arregi andereñoak dira".[6]

 
Bengoetxe auzo-eskolako haurrentzako eraikuntza

Urte bete beranduago Galdakaoko Gizartearen atalean aipamen berri bat topatzen dugu: Galdakaoko profesionalen zerrenda egiterakoan Sixta azaltzen da berriz ere irakasle bezala: "Maistrak, Pia Ursuaga, Anastasia Quincoces, Paula Jausoro, Sixta Barrenechea, Asunción Gorriño, Emilia J. Mozo, María Legarreta, Bonifacia Pérez, María Luisa Mugica, Jesusa Abrisqueta e Ignacia Eguia".[7]

Sixtaren oroimenez aldatu

Urteak pasatu behar izan ziren bere irakasle-lana publikoki eskertzeko, Galdakaoko kale bati izena jartzeko[8] eta Bengoetxeko eskolari ere bere izena emateko.[9] Gaur egun Bengoetxeko Institutua dena, Sixta Barrenetxea kalearen 13 zenbakian dagoena hain zuzen ere,[10] lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa zenean, Sixta Barrenetxea Auzo Eskola izena zuen.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Galdakao - 1928» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  5. «Galdakao - 1931» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  6. «Galdakao - 1935» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  7. «Galdakao - 1936» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  8. Josi. (2022-05-06). Español: Calle Sixta Barrenetxea de Bengoetxe en Galdakao. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  9. Josi. (2022-05-06). Español: Parvulario de la antigua escuela Sixta Barrenetxea de Bengoetxe en Galdakao. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  10. «IES Bengoetxe» www.bengoetxe.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  11. (Gaztelaniaz) «Las 'heroínas' de Galdakao llaman a la puerta del callejero municipal» El Correo 2016-05-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu