Sinn Féin (leloa)

Sinn Féin Amháin» orritik birbideratua)

Sinn Féin (euskaraz Geu ala Gu Geu) eta Sinn Féin Amháin (Geu Bakarrik ala Gu Geu Bakarrik) XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako irlandar nazionalismoak lelo politiko gisa erabilitako irlanderazko esaldi bat da. Irlandako Burujabetza Nazionalaren aldeko leloa den artean, bere esanahi politikoa zehaztugabea zen, irlandar errepublika banandu baten ala monarkia dual baten aldekoa izan baiziteken.

Bere lehenbiziko erabilerak elkarrekin inongo alderditan ez zeuden banakako ekintzaile erradikalek burutu zutena da, alegia, Irlandako Autonomia Mugimendutik "haratagoko nazionalismo" baten aldekoak.

1890eko hamarkadan "Sinn Féin, Sinn Féin amháin" (Gu Geu, Gu Geu bakarrik) Liga Gaelikoaren leloa zen, Pizkunde gaelikoaren aldeko kultur erakundea.

1905ean lelo honen izenpean Sinn Féin alderdia sortu zen.

Kanpo estekak aldatu