Simone Arianne Biles

Simone Arianne Biles 1997ko martxoaren 14an jaio zen Columbusen, Ohioko estatuan, hain zuzen ere. 23 urte bete berri dituen kirolaria da eta gimnasia erritmikoan aintzindari bilakatu da, berezko duen gaitasun eta trebezia dela medio.

Estatu batuarrak zailtasunez beteriko haurtzaroa igaro zuen, bere amaren, Shanonen, droga menpekotasuna hurbiletik bizitzea egokitu baitzitzaion. Kirolari gaztearen amaren egoera hain zen kritikoa, ez zela familia aurrera ateratzeko gai izan. Hori dela eta, Simonen haurtzaroan aiton-amonaren laguntza ezinbestekoa izan zen, egoera arintze aldera.

Haurtzaro arrotz batean murgildurik egon bazen ere, laister bilatu zion Simonek zentzua bere bizitzari. Izan ere, sei urte bete berri zituela, txango gisa gimnasio batera joan zen gelakideekin eta bertako entrenatzaileak berehala hauteman zuen kirolari gaztearen aparteko abilezia, besteengandik nabarmen gailentzen baitzen. Gainera, bere kiroleko grina bide, buruturiko hobekuntza bat-batekoa izateaz gain, guztiz miresgarria izan zen.

Horrez gain, autoexigentzia eta diziplina azpimarratzekoak dira Simonen ezaugarrien artean, eta bere entrenatzailearen laguntzaz, estatu-mailan zein mundu-mailan hainbat eta hainbat lorpen bereganatu ditu. Honen adibide esanguratsua da, esate baterako, 2016ko Olinpiar Jokoetan eskuraturiko urrezko domina. Are gehiago, lehiaketa ororen aurrean, columbustar gaztearen kemena eta lehiatzeko sena dira, kirol jakin honetan aintzindari bilakatzearen zergaitia.

Amaitzeko, kirolzale dohainduak emakumeengan izan duen eragina aipagarria izan da, berdintasunaren alorrean hainbat hastapen eman dituelarik. Bai emakumeak kirolean trebeak direla bistaratu duelako, baita beste emakumeengan kirola sustatu duelako ere.  Hori horrela, jendarteak emakumeengan ezarritako aurreiritziak birrintzea erdietsi du Simonek.