Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Lehenengo ikasketak Kent-eko Sevenoaks eskolan eta Cambridgeko Pembroke Collegen egin zituen. 1980an lanean jarraitu zuen Worcester Collegen, Oxforden, lehenengo Nigel Hitchenen zuzendaritzapean eta Atiyahrenean gero. 1982an, ikasle zela, Donaldsonek problema zail bat frogatu zuen, mundu osoko matematikariak aho zabalik utzi zituena. Doktoregoa egin eta gero, 1983an, Ikertzaile Gazteen kide egin zuten Donaldson All Souls Collegen, eta 1983-84 ikasturtea Princetonen eman zuen. Oxfordera itzuli zenean Matematikako irakasle egin zuten. 1985ean Junior Whitehead saria jaso zuen Londresko Matematikako Elkartearen eskutik. Hurrengo urtean Errege Elkarteko kide izendatu zuten, eta Berkeleyko Nazioarteko Kongresuan Fields domina jaso zuen. Lau dimentsioko geometria landu du bereziki, eta, lan hori dela-eta, beste sari asko ere jaso du: Sir William Hopkins saria (1991), Errege Elkarteko urrezko domina (1992) eta Crafoord saria (1994).

ErreferentziakAldatu