Simon Deutsch

Simon Deutsch (Viena, 1822 - Londres, 1877ko martxoaren 24a) alemaniar iraultzailea izan zen. Vienako altxamendu-iraultzailean (1848ko iraultzak), parte hartzeagatik, hiltzera kondenatu baitzuten, Suitzara jo zuen eta handik Parisa. Bertan Jules Micheletekin, Pierre-Joseph Proudhonekin eta sozialistekin hasi zen harremanetan. Lehen Internazionalan buruzagia izan zen baina ezin elkarretaratu izan zituen Karl Marx eta Mikhail Bakunin, berak nahi zuen bezala. 1870. urtean Frantziaren alde borrokatu zuen Prusiaren aurkako gerran. 1871. urtean Parisko Komunan hartu zuen parte. Bere bizitzaren amaieran Turkiar Gazteak higikundea bultzatu zuen.[1][2]

Simon Deutsch
Simon Deutsch.png
Bizitza
Jaiotza Viena, 1822
Herrialdea  Austriar Inperioa
Heriotza Konstantinopla1877ko martxoaren 24a (54/55 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Jarduerak
Jarduerak bibliografoa
Lantokia(k) Viena eta Paris
Kidetza Lehen Internazionala

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu