Silvia Solórzano Foppa

URNG alderdiko kidea eta diputatu-hautagaia Guatemalako kongresurako

Silvia Solórzano Foppa (Guatemala, 1950eko abenduaren 2an) mediku, zirujau, politikari eta diplomazialaria da. URNG alderdiko kide eta hautagaia 2023ko Guatemalako kongresurako hauteskundeetan, diputatu bezala.

Silvia Solórzano Foppa
Bizitza
Jaiotza1950eko abenduaren 2a (73 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
AmaAlaíde Foppa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Guatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, medikua, diplomazialaria eta zirujaua
KidetzaUnidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca
Guerrilla Army of the Poor (en) Itzuli

Biografia aldatu

Alaíde Foppa eta Alfonso Solórzanoren alaba, lau neba-arreba izan zituen, Laura, Julio, Mario eta Juan Pablo.[1][2]

Silviak sei urte zituela Mexikora joan zen guraso eta neba-arrebekin bizitzera, bertan zela Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan medikuntza ikasten hasi zen, baina karrera 1975ean bukatu zuen Guatemalako San Carlos Unibertsitatean. Garai horretan hasi zen bere militantzia, Luis Turcios Limaren jarraitzaileekin batera.

Ibilbidea aldatu

Neba-arrebak, Mario, Juan Pablo eta Silvia bera, Ejército Guerrillero de los Pobres izeneko talde politiko eta militarrean aritu ziren. Juan Pablo 1980an erahil zuten, Nebajen, eta hurrengo urtean Mario desagerrarazi zuten. Seme-alaben militantziaz jakin zuenean, Alaíde kide egin zen eta hura ere erahila izan zen. Medikuntza amaitu eta gero, Silvia (Rita ezizenarekin) zazpi urtez egon zen Quiché-n eta bertan izan zuen heriotzen berri.[3][1][4]

Silvia Ejército Guerrillero de los Pobreseko Camilo ezizeneko kide batekin maitemindu zen, eta bi seme-alaba izan zituen, ezagunena Juan Francisco. 1983an, bera Nikaraguan zela senarra erahil zuten. Ondoren, Kubara mugitu zen bi seme-alabekin, han Gabriela izeneko beste alaba bat adoptatu zuen eta diplomazia lanetan aritu zen Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca alderdiarentzat, besteak beste, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak Guatemalaren aurkako kondena bat ezartzea lortu zuen, errepresioa zela eta. Guatemalako bake akordioen parte izan zen eta 1997an Guatemalara itzuli zen seme-alabekin batera.[3]

1999. urtean Parlaceneko diputatu izatera heldu ez bazen ere, 2001 eta 2011 urte bitartean Ertamerikako Legebitzarra (Parlacen) aholkulari aritu zen. 2023ko ekainean egingo diren hauteskundeetan parte hartuko du URNGko diputatu bezala.[3]

Obra aldatu

Liburuak aldatu

Artikuluak aldatu

  • Mamá y Guatemala (1990).[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Por Julio Solórzano Foppa | Memorial para la Concordia» memorialparalaconcordia.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Silvia Solórzano Foppa: «mi madre, Alaíde»» gAZeta 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Silvia Solórzano: necia, feminista y abuela quiere ser diputada» RUDA (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  4. «PERIODISTAS MUERTOS Y DESAPARECIDOS EN GUATEMALA» www.infoamerica.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. Solórzano Foppa, Silvia. «Mujer Alzada» www.todostuslibros.com ISSN 978-84-86762-05-6. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  6. (Gaztelaniaz) «solórzano foppa silvia - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  7. Foppa, Silvia Solórzano; Lamas, Marta. (1990). «Mamá y Guatemala» Debate Feminista 2: 16–26. ISSN 0188-9478. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu