Silvia Albert Sopale

donostiar aktore, antzerki-zuzendari, sortzaile eta arrazakeriaren kontrako ekintzaile feminista

Silvia Albert Sopale (Donostia, Gipuzkoa, 1976) aktore, antzerki-zuzendari, sortzaile eta arrazakeriaren kontrako ekintzaile feminista da, Bartzelonan bizi da.[1] Murtziako Arte Dramatikoko Goi Eskolako lizentziaduna da, eta No es país para negras idatzi eta irudikatu du. Lan horrek azaltzen du zer esan nahi duen emakume izateak eta afroondorengo izateak Espainian.[2][3]

Silvia Albert Sopale
Bizitza
JaiotzaDonostia1976ko abuztuaren 7a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaBartzelona
Talde etnikoaIgboa
Bubia
Afro-Catalan (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakGaztelania Espainiatik
Jarduerak
Jarduerakartista, antzerkigilea eta aktibista

noespaisparanegras.es
IMDB: nm9860771 Instagram: silvialbertsopale Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Silvia Bubi ekuatoginear baten eta igbo nigeriar baten alaba da. Gurasoak 1974an Espainiara joan ziren , "bizitza hobe bat" bilatzeko, lehenik Mallorcara eta handik Donostiara.[4] Amak erizaintzako laguntzailea izateko ikasi zuen eta aitak zenbait lan egin zituen. Nekeak eta zailtasun ekonomikoen artean, lau seme-alaba izan zituzten; Silvia horietariko hirugarrena da.

Aktorea Alacanten hazi zen, eta Murtziako Arte Dramatikoaren Goi Eskolan matrikulatu zen: garai horietan lekuz kanpo sentitu zen, berak bere nortasunari ezin ziolako eutsi. Hainbat eraso eta abusu jasan zituen; baita arrazakeria ere. Behin baino gehiagotan salatu du prostituta, etorkin, delitugile edo garbitzaile izateko aukeratua izan dela. Eta Espainian afrikar jatorriko emakumeak "aktore morenak" baino gehiago direla.

Bartzelonan bizi zen artean, 30 urte zituenean, bere oreka aurkitu zuen. Gestalt terapiarekin hasi zen, eta bere buruarekin konektatzen ikasi zuen, eta antzerkiarekiko eta bizitzarekiko maitasuna errekuperatu zuen, munduaren bakearekiko eta bikote maitasuna ere berreskuratu zituen. Teatre Lliure-n hasi zen lanean erregidore bezala eta lehen alaba izan zuen.

Aktore gisa, Itsasoko katedrala - La catedral del mar (2018) telesailean parte hartu zuen eta Parking Shakespeare konpaniaren L'amansi(pa)ment de les fúries (2019) antzezpenean, Carla Rovirak zuzenduta, William Shakespeare idazlearen Basapiztia otzandua - La fierecilla domada idazlanean oinarrituta.

Kanpo estekak aldatu

Silvia Albert Sopale aktorearen elkarrizketa: «Las afrodescendientes sufrimos una doble discriminación», Mundu Beltza - Mundo Negro aldizkarian, 2019. urteko martxoaren 21ean

Erreferentziak aldatu