Silkeborgeko Jorn museoa

Silkeborgeko Jorn museoa (danieraz Silkeborg Kunstmuseum) Silkeborg herrian dagoen arte museoa da. Asger Jorn margolariak emandako artelanek osatu zuten 1950 eta 1973 artean, hortik museoaren izena, baina gaur egun artelanen kopurua bikoitza ere bada.

Silkeborgeko Jorn museoa
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandia
UdalerriaSilkeborg Municipality
Koordenatuak56°09′40″N 9°33′30″E / 56.16115°N 9.55838°E / 56.16115; 9.55838
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1965
Inaugurazioa1965
Izenaren jatorriaAsger Jorn
Arkitektura
ArkitektoaNiels Frithiof Truelsen (en) Itzuli
Bisitariak urtean50.000
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1951 urtean Silkeborgeko museoaren gela bat arte modernoarentzat dedikatu zen. Hau izan zen Jorn museoaren hasiera. 1961ean Arte modernoaren eskola eratu zen Silkeborgen eta 1965ean Silkeborgeko Arte museo independentea sortu zen, eskolaren eraikinean.

Asger Jornen 1982ko urtebetetzean Arte museoa Gudenåen ibaiaren ondoan dagoen 8.000 m²-ko eraikin berrira aldatu zen. Nazioarteko lan ugari eskuratuz jarraitu zuenez 1998an erakina zabaldu beharra izan zen. 2010an zabalkunde berria egin zen eta izena ere aldatu zitzaion, Silkeborgeko Jorn museoa bihurtuz.

Bildumak aldatu

Mundu guztiko 450 artistaren 12.000 artelan ditu. Asger Jorn berarenak 100 margolan eta hainbat keramika lan eta marrazki daude. Honetaz gain XX mende hasierako, erdialdeko eta bukaerako artisten lanak daude erakusgai.

Kanpo estekak aldatu