Silburyko muinoa
Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak1![]() | |
![]() Silburyko muinoaren irudia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii |
Erreferentzia | 373 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Silburyko munioa (ingelesez Silbury Hill) Ingalaterrako Wiltshire konderriko Avebury udalerritik hurbil dagoen muino artifiziala da. 1986an UNESCO erakundeak Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak izendapenaz Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Bere 40 metroko garaierarekin, Silbury Hill delakoa Avebury inguruan kokatzen den neolito garaiko monumentu multzoaren barnean sailkatzen da, multzo honen barnean Aveburyko zirkulua eta West Kennet Long tumulua ere badaudelarik. Silbury Hill Europan historiaurrean gizakiek inoiz eraikitako muinorik garaiena da, Gizako nekropolian topatzen diren egipziar piramide txikienen pareko. Halere, muino honen helburua eta eraikitzaileen asmoa eztabaidan dago. Eremu honetan beste hainbat neolito garaiko monumentu aipagarri ere badaude, esate baterako, Stonehenge ospetsua.
Iruditegia aldatu
-
Urrutira
-
Hurbiletik
-
Ikuspegi orokorra
Kanpo estekak aldatu
- Silbury Hill BBCko webgunean (Ingelesez)