Silanona konposatu organosilizikoen funtzio-taldeetako bat da. Silanonek R1R2Si=O formula izaten dute. Silizio eta oxigeno atomoak lotura bikoitz batez lotuta daude eta bi adar organiko dauzkate.

Silanonen egitura

Silanonak izugarri erreaktiboak dira eta 2013 arte ez ziren detektatu ahal izan[1]. Lehen silanona egonkorra 2014ean sintetizatu zen[2]. Interes akademikoa baino ez dute.

Silanonen π lotura ahulak, silizioaren eta oxigenoaren p orbitalek ezin dutelako egoki gainjarri, bultzatzen ditu oligomerizatzera eta siloxanoak sortzera. Horri erantsi behar zaio Sið+ - Oð− lotura bortizki polarizatuta egotea[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Arrington, Charles A.; West, Robert; Michl, Josef. (1983-09). «On the proposed thermal interconversion of matrix-isolated dimethylsilylene and 1-methylsilene: their reactions with oxygen atom donors» Journal of the American Chemical Society 105 (19): 6176–6177.  doi:10.1021/ja00357a048. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  2. a b (Ingelesez) Sen, Sakya S.. (2014-08-18). «A Stable Silanone with a Three-Coordinate Silicon Atom: A Century-Long Wait is Over» Angewandte Chemie International Edition 53 (34): 8820–8822.  doi:10.1002/anie.201404793. (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).

Kanpo estekak aldatu