Silaba ekina silabaren hasieran dagoen kontsonante edo kontsonante multzoa da.

Sarrera aldatu

Silaba hitza baino txikiagoa den segmentuen sekuentzia antolatua da, gutxienez nukleoa duena. Silaba konposante desberdinek osatzen dute: ekina, nukleoa eta koda. Erran dezagun 'C' kontsonante bat dela, 'V' bokala eta '.' silaba muga; .CVC. sekuentzian lehen C silaba ekina izango litzateke, V nukleoa eta azken C koda.

Silaba ekinaren xehetasunak aldatu

Erran bezala, silabaren hiru zati bereizten ditugu: silaba ekina, silaba nukleoa eta silaba koda. Silabako bokalaren (hau da, nukleoaren) aurretik doazen kontsonanteei erraiten zaie ekina.

Baditugu hiru aukera silaba ekinarentzat:

  • Ekinik ez: silabaren hasieran ez da segmenturik, ez da hasierarik izanen, segituan nukleoa agertuko da.
  • Kontsonante bakarra: silaba bokalaren aurreko kontsonante bakarrarekin hasiko da.
  • Kontsonante multzoa: silaba bokalaren aurreko kontsonante bat baino gehiagorekin hasiko da.

Euskaraz aldatu

Euskaraz silaba ekinean onartzen diren talde bakarrak muta cum liquida deitu ohi direnak dira: hau da, /b, d, g, p, t, f/ trabarietako bat /r, l/ ozenetariko batek jarraitua, bi salbuespenekin, /tl/ eta /dl/. Euskaraz mailegu berritan agertzen dira: pobre, prakak, fresko, gris...

Kontsonante multzo hauek ez ziren garai zaharretan gertatzen. Latinetik hartutako maileguetan moldaketa ezberdinak aurkitzen ditugu:

  • Trabaria erortzea: latinezko placet, euskaraz laket bezala moldatu zen. Hasierako /p/ mailegatzean galdu zen.
  • Bokal epentesia (edo gehiketa): latinezko crucem, euskaraz gurutze bezala moldatu zen.

Egun euskararen hots-biltegiko edozein kontsonante ager daiteke hitz hasierako silaba ekinean, ttaka izan ezik. Hitz barreneko ekinean ere hots-biltegiko edozein kontsonante ager daiteke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu