Sikulo (Transilvania)

hungariar azpitalde etnografikoa

Sikuloak (hungarieraz: székelyek, errumanieraz: Secui, alemanez: Szekler, latinez: Siculi) hungariarren azpitaldea dira, XII. mendetik aurrera Sikuloen Herrialdean finkatu zirenak.[1] Bukovinako sikuloen ondorengo asko Hungariako Tolna eta Baranya konderrietan eta Serbiako Voivodinan bizi dira.

Sikuloak
Székely

Biztanleak guztira
c. 500.000 – 700.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errumania
Hizkuntza
Hungariera
Erlijioa
Katolizismo (gehiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Hungariarrak

Transilvaniako kolonizazioa Géza II.a Hungariakoaren agintaldian (1141-1162) hasi zen. Hamarkada askotan, sikulo eta Transilvaniako saxoien zeregin nagusia Hungariako Erresumako hego-ekialdeko muga defendatzea izan zen.[2] 1920tik aurrera errumanizazio gogorra jasan zuten. Errumaniako erregimen komunistan nolabaiteko autonomia izan arren, Gerra Hotzaren ondoren, herrialdeko hungariarren %50a ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.