Sigfrido Koch Bengoetxea

argazkilari espainiarra

Sigfrido Koch Bengoetxea (Donostia, 1908 - ib., 1973) gipuzkoar argazkilaria izan zen. Willy Kochen semea zen eta Magdalena Bengoetxearen semea zen. Lau anai-arreba izan ziren eta laurak argazkilariak. Alemaniara erbesteratu zen 1936. urtean, baina hango gudarostearekin borrokatu behar izan zuen Bigarren Mundu Gerran.

Sigfrido Koch Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1908
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1973 (64/65 urte)
Familia
AitaWilly Koch
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Ihes egitea lortu zuen, baina amerikarrek atxilo hartu eta kontzentrazio esparru batera bidali zuten. Handik, bigarren aldiz ihes egin eta Euskal Herrira itzuli zen. Harrez gero, argazkigintzari lotu zitzaion eta erakusketa ugari egin zuen, baita sari asko eskuratu ere. Haren argazkirik ezagunenak País Vasco. Guipúzcoa (Huecograbado Arte, Bilbo, 1948) liburuan daude ikusgai. Haren argazki bilduma familiak Donostiako San Telmo Museoari eman zion dohaintzan.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Koch Bengoechea, Sigfrido. (2021). Kearen eta lanbroaren artean / Entre el humo y la bruma. Donostia Kultura. San Telmo Museoa https://www.donostiakultura.eus/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/2021/San%20Telmo%20Museoa/Sigfrido%20Koch%20Bengoechea/SKB%20dossierra.pdf.
  2. «Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea - San Telmo Museoa» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).

Kanpo estekak aldatu