Sifoi
Sifoi U forma duen hodi alderanztua da, alde bat bestea baino luzeagoa duena, eta maila edo garaiera desberdinetan dauden ontzietako isurkariak batetik bestera pasatzeko erabiltzen dena. Sifoiak funtzionatzea nahi bada aurrez hodia isurkariz bete behar izaten da.

Ur karbonikoa presioan duen beira lodiko botila ere bada; palanka bat duen metalezko txapel batez estalia izaten da, eta palanka hori zapaltzean hodi batetik isurkaria ateratzen da.
Sifoi deitu arren bestelako funtzionamendua duten elementuak
aldatuBadira elementu batzuk sifoi izenak jaso arren, sifoiaren oinarri hidraulikoarekin ez dabiltzanak.
Sifoi alderantzikatua
aldatuIngeniaritza Zibilean, ura presio atmosferikoan duen grabitate bidezko ur-garraio sistema batean sifoi alderantzikatu deitu ohi zaio sakonune bat zeharkatzeko (izan bailara, errepide edo egitura), presiopean dagoen ubide tarteari.
Sifoi botila
aldatuUr gasduna gordetzeko botila, barneko ura ateratzeko sakatzen den giltza moduko bat duena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-5-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |