Sif uhartea Antartikako uharte bat da, Pine Islandeko glaziarraren izotz-plataformaren kostaldetik gertu kokatua. Thwaites Glacier Offshore Research (THOR) izeneko nazioarteko espedizioak aurkitu zuen uhartea 2020an, hura estaltzen zuen glaziarraren izotza urtzen hasita lurra agerian utzi zuenean.[1]

Sif uhartea
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera350 m
Geografia
Map
Koordenatuak75°05′55″S 102°49′05″W / 75.098611°S 102.818056°W / -75.098611; -102.818056

Aurkitzaileek Sif eskandinaviar jainkosaren izena jarri zioten uharteari. Lurrari lotuta dago Sif, eskandinaviar mitologian.

Ikerlariek kalkulatu dutenez, uharteak gutxi gorabehera 350 metro luzera du,[1] eta 0,059 kilometro koadroko azalera.[2] Hainbat urtez izozpean egon denez, kartografiatu gabeko uhartea zen. Granito bolkanikoz egina dago.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Melting ice in Antarctica reveals new uncharted island» Live Science 2020ko otsailaren 28a (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).
  2. (Ingelesez) Morrison, Ryan. (2020ko otsailaren 28a). «Hidden island the size of Windsor Castle is uncovered in Antarctica after melting glaciers caused by record high temperatures reveal its rocky shore» Daily Mail (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 2a).