Siah Armajani

Amerikako skultore eta arkitektoa

Siah (Siavash) Armajani (persieraz: سیاوش آرمانجی‎ ; 1939 uztailaren 10a - 2020ko abuztuaren 27a[1]) irandar-estatubatuar eskultorea eta arkitektoa izan zen, bere arte publikoagatik ezaguna.

Siah Armajani
Bizitza
JaiotzaLahijan (en) Itzuli eta Teheran1939ko uztailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Iran
HeriotzaNew York2020ko abuztuaren 27a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaMacalester College (en) Itzuli
Hizkuntzakpersiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista, arkitektoa, eskultorea, ilustratzailea eta conceptual artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Minneapolis
Izengoitia(k)Armajani, Siavash eta Armajānī, Siyāvash

Discogs: 1723074 Edit the value on Wikidata

Familia eta hezkuntza aldatu

Siavash Armajani ehungintzako merkatari familia aberats eta hezitu batean jaio zen 1939an Teheranen, Iranen.[2] Presbiteriar misiolari eskola batera joan zen. Bere amoaren eragina bere aktibismo politikoaren lehengo bultzada izan zen Aramajaniren ustez.[3] 1950eko hamarkadaren amaieran collage txikiak eginez hasi zen bere arte ibilbidea, pertsiar miniaturak eta kartel politikoak bisualki islatuz, demokraziari eta laikotasunari buruzko bere ikuspegia zabaltzeko eta bere alderdia, National Front, ezagutzera emateko[2].

Mohammad Reza Pahlavi monarkia boterera iritsi ondoren, Siavash babesteko, bere familiak atzerrira bidali zuen 1960an. Armajani Estatu Batuetara emigratu zuen, eta Macalester College-n ikasi zuen non bere osaba, Yahya Armajani, Historia departamentuko burua zen[4]. Han Artea eta Filosofia ikasi zituen, Saint Paul, Minnesota, bere betiko etxea bihurtuz.[2] Emaztea Macalester-en ezagutu zuen eta 1966an ezkondu ziren Barbara Bauer eta bera.[1][5] 1967an estatubatuar hiritar bihurtu zen.[3]

Karrera goiztiarra aldatu

Walker Art Center Armajaniren lana eskuratu zuen lehena izan zen, 1962an bienalean bi obra sartu ondoren. Prayer koadroa erosi zuten, 70hazbeteko (180 cm) farsi poesiaren testu korapilatsuak estaltzen zuen mihisea zen. Koadro honetan Rumi eta Hafezen poemen zatiz osatua dago, eta Armajanik eskuz transkribatu zuen, patroi lodi eta borobila eginez. Koadro horretan idazkera betiko xede ornametala garaiko espresionismo abstraktuaren itxurarekin konbinatzen da.[5]

Beti ere informatikan eta ingeniaritzan interesatuta, 1960ko hamarkadaren amaieran Minneapolis-eko Control Data Institute-n eskolak hartu zituen eta Fortran ikasi zuen.[6] Armajani Minneapolis College of Art and Design-en irakatsi zuen 1968tik 1974ra, eta bertan ezagutu zuen Barry Le Va, hark New Yorken praktikatzen zuen arte kontzeptuala ezagutzera eman ziona[6]. Art by Telephone- ekimeneann parte hartu zuen Chicagoko Museum of Contemporary Art-en, 1969an.[1] 1970ean, Armajanik bi lan eskaini zizkion Arte Modernoko Museoaren information erakusketan: lehenengoa, A Number Between Zero and One, 9 oin (2.7m) altuerako banakako zenbaki hamartarren ordenagailuko inprimagailuz betetako zutabea; eta bigarrena, North Dakota Tower 18 miliako (29 km) altuerako eta 2 miliako (3.2 km) zabalerako egitura baten proiektua da. Egitura honek Ipar Dakota estatuko luzera osoan itzal estua estaltzeko pentsatua zegoen.[5][6]

Zubiak aldatu

Zubiak dira, bai ikuspuntu sinbolikotik, bai ikuspegi praktikotik, Armajani artista eta proiektugilearen pertsonei zerbitzua emateko ideiariorako hobekien betetzen dituen hiri-elementuek.

 
Minneapoliseko Irene Hixon Whitney Bridge (1988). Armajaniren ustez, hori izan zen bere arte publikoaren lanik onena.


1968an, First Bridge eraiki zuen White Bear Lake-n, Minnesota-n. Zubi honek 10 oin (3 m) altuera badu alde batean eta 4 oin (1.2m) bestean, gure perspektiba ikuspegia ilustratuz.[1] Fibonacci Discovery Bridge (1968–1988) eraiki zuen Fibonacci sekuentzia matematikoa jarraituz eta, Walker-en 9 Artist/9 Spaces ikuskizunerako, Bridge Over Tree (1970), 91 oineko (28 m) pasabide luzea erdiko hosto iraunkorreko zuhaitz baten gainean igo eta jeitsi eskailerekin.[1]

1974-75 urteetan 1.000 kartoizko eta balsa egurrezko Amerikako herri-arkitekturako osagaien modeloak eraiki zituen Dictionary for Building izenburupean.[6]

1988an, Minneapoliseko Irene Hixon Whitney zubia diseinatu zuen, aurretik 16 kale eta norabide bakoitzean lau ereiko autopista bereizitako bi auzo elkartuz.[7] Armajanik oinarrizko hiru zubi eraikuntza mota erabili ditu lan honetan: habea (pasabidea), arkua (ekialdeko aldea) eta esekidura (mendebaldeko aldea). Zubiko goiko habeetan estanpatutako John Ashberyren poema bat enkargatu zuen.[8] Eta 1993an, zubiaren alde batean, Loring parkean, Gazebo for Four Anarchists: Mary Nardini, Irma Sanchini, William James Sidis, Carlo Valdinoci eraiki zuen.[9]

 
Atlantako 1996ko olinpiar galdara, Armajanik gero baztertu zuena [10]
 
Siah Armajani, Bridge/Ramp, 1994, Stuttgart-Mitte, Innenhof der LBBW, beim Hauptbahnhof, Stuttgart

Siah Armajani-k zuzi-ontzi olinpikoa diseinatu zuen 1996ko Udako Olinpiar Jokoak buru zituela Atlanta, Georgia, Estatu Batuetan, baina geroago uko egin zion proiektuaren egiletzari,[11] Batzorde Olinpikoak ez baitzuen bere kontratua berretsi.[12]

 
1987ko Münsterreko Skulptur Projekte jaialdian jarrita.

Beste proiektu batzuetan lan egin zuen, esate baterako, Nizako Frantziako Round Gazebo, Frankfurteko Museum für Moderne Kunst- eko Sacco eta Vanzetti Irakurketa Gela. Baita ere Münster-en (Alemania); Battery Park City-n, New Yorken; Storm King Art Center-en, Mountainville-n (New York); eta North Shore Esplanade-n St George Islandeko Staten Island Ferry Terminalean, New Yorkeko Staten Island-en.

Geroago karrera aldatu

Bere azken urteetan, Armajani politikoki aktiboak ziren erroetara itzuli zen.[1] 2005ean, Fallujah, Picassoren Guernica- ren inguruko interpretazio modernoa da, baina AEBetan zentsuratu egin zuten Irakeko gerraren ikuspegi kritikoa zela eta. 2007an Vitoria-Gasteizko Artium Museoan aurkeztu zuen[13]. Seven Rooms of Hospitality Jacques Derridaren eta Anne Dufourmantelleren arteko elkarrizketan oinarrituta dago. Room for Deportees (2017) AEBetan eta Europan hartu zuten etorkinen aurkako politika gogorrari buruz hitz egiten du.[8]

España, Huescako Diputazioak gonbidatua, 2000ko urtean Mesa de picnic para Huesca Pineta ibarrean sortu zuen. Gaur egun Huescako Beulas Fundazioaren CDAN, Centro de Arte y Naturaleza-ren ibilbide-bilduman dago.

2011n Muelensteen galerian egindako erakusketa batek Armajanik 1957 eta 1962 artean bere karreraren hasierako hamar pieza aurkeztu zituen, Amerikara iritsi aurreko urteetan sortuak. Askok tinta edo akuarela erabiltzen dute oihalean edo paperean, eta testua sartzen dute. Bere Shirt(1958), Armajanik arkatza eta tinta erabiltzen ditu aitaren alkandora pertsieraz idatzita iskribuz erabat estaltzeko.

Minneapolis Institute of Art- ek hainbat lan ditu: Skyway No.2 (1980), 5oin (1,5 m) kaoba eta letoizko ataria; Mississippi Delta (2005-2006), koloretako arkatzez margotutako Mylar triptikoa, Katrina urakanaren ondorioak irudikatzen dituena; eta An Exile Dreaming of Saint Adorno (2009), Theodor W. Adornoren izena duen kaiola itxurako etxe txiki edo agertokia.[8][8][8]

Armajani bakarkako 50 erakusketa baino gehiago egin zituen eta bere lanak AEBetako eta Europako dozenaka erakusketa garrantzitsutan aurkeztu ziren. Siah Armajani: Follow This Line, artistari eskainitako AEBetako lehen atzera begirako erakusketa integrala, Walker Art Center- en ikusi ahal izan zen 2018ko irailaren 9tik abenduaren 30era,[9] eta Met Breuer-en 2019ko otsailaren 20tik ekainaren 2ra.[9]

Heriotza aldatu

Armajani bihotzeko gutxiegitasunaren ondorioz hil zen Minneapolisen 2020ko abuztuaren 27an, 81 urte zituela.[1]

Sariak eta ohoreak aldatu

2010ean, United States Artists-ek emandako Knight Fellow saria irabazi zuen.[14] 2011n, Frantziako gobernuak Ordre des Arts et des Lettres-eko Chevalier saria jaso zuen eta McKnight Fundazioaren artista saria jaso zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Raverty, Dennis. (2009-07-02). Armajani, Siah. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  2. a b c Raverty, Dennis. (2009-07-02). Armajani, Siah. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  3. a b «New York Times New York State Poll, March 1999» ICPSR Data Holdings 1999-06-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  4. Armajani, Siah. (1983). «[Essay by Siah Armajani»] Design Quarterly (122): 6.  doi:10.2307/4091073. ISSN 0011-9415. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  5. a b c Bate, Francis, (died 28 Nov. 1950), JP; artist, painter. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  6. a b c d Armajani, Siah. (1983). «[Essay by Siah Armajani»] Design Quarterly (122): 6.  doi:10.2307/4091073. ISSN 0011-9415. (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  7. Raverty, Dennis. (2009-07-02). Armajani, Siah. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  8. a b c d e Raverty, Dennis. (2009-07-02). Armajani, Siah. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  9. a b c Armajani, Siah. (1983). «[Essay by Siah Armajani»] Design Quarterly (122): 6.  doi:10.2307/4091073. ISSN 0011-9415. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  10. .[Betiko hautsitako esteka]
  11. Bate, Francis, (died 28 Nov. 1950), JP; artist, painter. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  12. «13. Twisted Tongue» Thirteen Ways of Looking at Latino Art (Duke University Press): 195–208. 2020-12-31 ISBN 978-0-8223-7688-0. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  13. (Gaztelaniaz) «Siah Armajani. Fallujah» www.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).
  14. Armajani, Siah. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu