Ireki menu nagusia
Si fueras tú
Formatua Telesaila
Iraupena 10 minutu
Egilea Javier Olivares
Protagonistak María Pedraza
Adrià Collado
Óscar Casas
Ingrid Rubio
Herria Espainia Espainia
TB katea RTVE
Emisioa 2017ko irailaren 11a
gaur egun
Atalak 8

Si fueras tú transmedia narrazioa erabiltzen duen Espainiako lehen telesail interaktiboa da. 2017ko irailaren 11an estreinatu zen, eta RTVE Playz plataforman ikus daiteke RTVE eta Atomis Media ekoiztetxeak egindako telesail hau. Astero telesailaren ikusleek hautatzen dute bozketa baten bitartez saioaren zenbait tramak nola jarraitu behar duten. María Pedraza aktorea da telesaileko protagonista nagusia, eta Adrià Collado, Óscar Casas, Ingrid Rubio eta Ruth Díaz dira, batik bat, parte hartzen duten aktoreetako batzuk.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Alba (María Pedraza) izeneko 17 urteko neska bat, bizitza berri baten bila, bere osaba Miguelekin (Adrià Callado) urbanizazio batera joaten da bizitzera. Albaren gurasoak Zelanda Berrira bidaiatu dute lan kontuak direla-eta, baina neska gazteak ikasketak Espainian amaitu behar ditu. Alabaina, Sotocruzeko institutu berrira iritsi orduko Alba laster ohartzen da ez dela erraza izango bertara egokitzea. Honen arrazoia Cristinarekin duen antzekotasun fisikoa da, herri horretan duela urte erdi desagertutako neskarekin.

Albaren lehen bihozkada bizitzera joan den herri berri horretatik ihes egitea da, baina bere osabak pazientzia eskatzen dio. Pixkanaka, Alba Sotocruzeko herritarrengana hurbiltzen joango da, batez ere Cristinaren ingurukoekin: bere lagun, familia, irakasle eta ikaskideekin. Albak Cristinarekin zer gertatu zen ikertzea eta neskaren desagerpenaren errudunak aurkitzea hautatzen du. Egiaren ikerketa honetan, inoiz pentsatuko ez zuen zerbait deskubritzen du, eta ustekabe hau lezio bat izango da neska gaztearentzat, oraintxe bere bizitzako etapa berri bat hasten dagoela.

MekanikaAldatu

Astelehenero, 21:00etan, RTVEren orrialdean Joaquín Llamasek zuzendutako telesail honen atal berri bat publikatzen da. Atal bakoitzak 10 minutu irauten du, lehenengoak kenduta (20 minutukoa da lehen kapitulua). Atal bakoitzaren amaieran telesailak nola jarraitu behar duen galdetzen zaio ikusleari, galdera bat eta bi erantzun posibleren bitartez. 21:30etan Albak (María Pedraza) Facebook bitartez zuzenean egiten du hitz ikusleekin, eta momentu horretatik 24 ordu pasa arte telesailaren tramak zer bide hartu behar duten aukeratu behar dute ikusleek galdeketaren bidez. Behin gehien hautatu den aukera zein den jakinda, gidoilariak atal berri bat idazten dute eta astean zehar kapitulua grabatzen dute, hurrengo astelehenean ikusgai izateko. Guztira zortzi atal grabatu behar dute, eta, behin telesaila bukatuta, atal guztiak bat egin eta pelikula bezala igorriko dute La 1 telebista-katean.

Aktoreak eta pertsonaiakAldatu

AtalakAldatu

Zenb. Zuzendaria Estreinaldia Ikusleentzat galdera: Zu bazinake...
1 Joaquín Llamas 2017ko irailaren 11      Etxera sartuko zinateke... ...edo Blascorekin hitz egingo zenuke?
2 Joaquín Llamas 2017ko irailaren 18a      Rafa eta Nerearen taldean sartuko zinateke... ...edo Rocío eta Hugorenean?
3 Joaquín Llamas 2017ko irailaren 25a Pultsera Blascori emango zenioke...      ...edo Guardia Zibilari entregatu?
4 Joaquín Llamas 2017ko azaroaren 2a Daniri atea ireki... ...edo ez ireki.

Kanpo estekakAldatu

     Gehien hautatutako aukera.