Shoku Nihongi (japonieraz: 続日本紀?) , enperadorearen enkarguz idatzitako Japoniako historiari buruzko liburu bat da, 797an amaitu zena. Nara aroari buruzko informazio iturririk garrantzitsuenetako bat da, eta Rikkokushi lana osatzen duten sei liburuetatik bigarrena, Japoniako historia nazionalari buruzko liburu bilduma, Nihon Shokiren jarraipena da eta, bere ondorengoa, Nihon Koki da. Bere editore nagusiak, Fujiwara no Tsugutada eta Sugano no Mamichi izan ziren.

Shoku Nihongi
Jatorria
Egilea(k)Fujiwara no Tsuginawa (en) Itzuli eta Sugano no Mamichi (en) Itzuli
Sorrera-urtea797
IzenburuaShoku Nihongi
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ekoizpen lekuaJaponia
Ezaugarriak
Hizkuntzatxinera klasikoa
TelesailaRikkokushi
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Lan honek, Monmu Enperadorearen erregealdiaren hasieratik, 697an, Kanmu Enperadorearen erregealdiaren hamargarren urtera arte, 791 arte doazen 95 urteak hartzen ditu, bederatzi enperadore ezberdinen erregealdiak hartuz. Liburua, 14 liburukiz osatua dago, eta erabat kanbunez idatzia dago, txinera klasikoaren aldaera japoniar bat, garaiko testuen idazketa modu formala zena.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.