Shock kulturala[1] gizabanako batek beste ingurune sozial ezberdinean jasaten dituen antsietate eta sentimenduak (ezustekoa, desorientazioa, nahastea, eta abar) sortzen da.[2] Kultura ezberdina asmilitzeko zailtasunekin lotuta dago, erakoa dena eta ez dena jakiteko. Askotan berea ez den kultura horren aldi batzuei errefus moral edo estetikoak eragiten ditu.

Australiar bidaiari bat Sierra Leonako landetxe bat bisitatuz.
Konkistatzaileek fusilekin eta zaldiekin izandako topaketek azkoitiarrak hunkitu zituzten, beraz europarrak ekialdetik datozen profetekin nahastu zituzten.
Ereduaren arabera, jendeak hasiera batean (1) eztei denbora eta ondoren (2) trantsizio aldia izango du, hau da, kulturaren shocka. Baina gero, jendea moldatzen hasiko da (3) (puntu lerroak erakusten du batzuek kultura berria gorrotatuko dutela). Eta (4) antzinako kulturara egokitzeko beren lekura itzultzen diren zenbait pertsona aipatzen ditu.

Lau etapetako teoria aldatu

1961ean Kalervo Obergek lehendabiziko proposatu zuen termino hau eta, terminoa garatu duen teoriaren arabera, shock kulturalak lau etapa ditu, honako ezaugarri komunak dituztenak:[3]

  • Lehenengo etapari eztei-bidaia diote. Gizabanakoentzat berria bikaina da.
  • Bigarren etapan shock kulturala azaleratzen da.
  • Hirugarrenean, diferentzia kulturalak konpontzeko negoziazio bat egiten dute.
  • Laugarren eta azken etapan onespena gertatzen da: gizabanakoak kultura berriaren alde onak eta txarrak ulertzen du eta haiekin funtzionatzeko gai dela konturatzen da.

Shock kultural alderantzikatua aldatu

Gizabanakoa, beste kulturarekin usatua izan ondoren, bere jatorrizko kulturara itzultzean shock kultural alderantzikatua gertatzen da. Gehienetan bi etapa ditu: idealizazio eta itxaropenak. Gizabanakoak iraganaren alde onak fokuratzen dituenean (alde txarrak saihestuz) idealizazioa gertatzen da. Itxaropenak premisa faltsu batean oinarrituta daude: bere jatorrizko ingurunea ez da aldatu eta gauzek bere horretan jarraitzen dute.

Baina errealitateak ez ditu itxaropenak betetzen eta baldintza berriekin bat etorri behar da. Prozedura honek trabak eta larritasuna sortzen ditu.[4]

Emaitzak aldatu

Shock kulturalaren adostasun edo negoziazio faseak hiru emaitza ezberdinak eragiten ditu:[5]

  • Kanpoko kultura onartzeko eta ondorengo integratzeko ezintasuna. Gizabanakoa etsaitasunezkotzat jotzen duen kultura anfitrioitik isolatzen da eta ghetto batean sartzen da. Bere jatorrizko kulturara itzultzea beste biderik ez du ikusten. Hala ere, birgizarteratzeko zailtasunak ere gertatu daitezke.
  • Kultura anfitrioian gizarteratze osoa gerta daiteke, era berean, aurreko kultura galduz. Honi asimilazio kulturala diogu. Normalean gizabanakoa ez da aurreko kulturara itzuliko.
  • Gizabanakoak kultura anfitrioiaren alde positiboak hartzen ditu, aurreko kulturaren zenbait alde mantentzen dituen bitartean. Nolanahi ere, gizabanakoak ez du bere jatorrizko kulturara itzultzeko inolako trabarik izaten.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  2. Pedersen, Paul. (1995). «The Five Stages of Culture Shock: Critical Incidents Around the World» Contributions in psychology (Westport, Conn: Greenwood Press) (25).
  3. Oberg, Dr. Kalervo. (2009-9-29). Culture Shock and the problem of Adjustment to the new cultural environments. .
  4. (Ingelesez) Clarke, Laura. (2016-11-6). «How expats cope with losing their identity» BBC Capital.
  5. Winkelman, Michael. (1994). «Cultural Shock and Adaptation» Journal of Counseling & Development 73 (2): 121-126..

Kanpo estekak aldatu