Shock advertising

Shock advertising modu kontziente batean publikoaren idealak eta balore moralak urratzen dituen publizitate mota da. Publizitate mota hau atentzioa deitzeko eta fenomeno birala eragiteko helburuarekin sortzen da. Publizitate mota hau kontrobersiala, asalduratsua, esplizitua eta sorgorra izan ohi da. Baina publizitate mota honek ez du soilik iraintzeko helburua izaten, batzuetan beldurtzeko helburua ere izan ohi du. Shock advertising publizitatearen aitzindaria United Colors of Benetton marka dela esan daiteke.[1]

MotakAldatu

Shock advertising motako publizitatea iraingarria edo harrigarria izan daiteke hainbat gai sozial, erlijioso eta politikoetan besteak beste. Batzuetan shock advertising bezala kontsidera daiteke kanpaina bat ez produktua saltzen duten moduagatik edo promozionatzen dutenean esaten dutenagatik, baizik eta produktua beragatik, tabuak kontsideratzen direlako esparru publikoan. Azken honen adibide dira zigarroak edo antisorgailuak. Aldiz, badira produktu, zerbitzu edo mezu batzuk publikoarentzat iraingarriak kontsidera daitezkeenak, adibidez argaltzeko programen publizitatea, sexuarekin erlazionatutako produktuen iragarkiak, eta abar.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu