Shizuoka Sengen santutegia
Shizuoka Sengen santutegia (japonieraz: 静岡浅間神社 Shizuoka Sengen Jinja ) Shizuoka hirian dagoen santutegi xintoista da, Shizuhata mendiaren oinean.
Shizuoka Sengen santutegia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Izendaturiko hiria | ![]() |
Japoniako auzoa | Aoi-ku |
Kokapen fisikoa | Mount Shizuhata (en) ![]() |
Koordenatuak | 35°07′N 138°55′E / 35.12°N 138.92°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Chigomai | |
Izena | Ōkuninushi (en) ![]() Konohananosakuya-bime (en) ![]() Kamuo Ichihime (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Sengen-zukuri (en) ![]() |
Dimentsioak | 25 (![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 〒420-0868 静岡県静岡市葵区宮ケ崎町102-1 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuEz da ezagutzen noiz eraiki zen santutegia, baina Shizuhata mendian egindako indusketen arabera Kofun Aroan jadanik populatua zegoen ingurunea. Hala ere data posible bat 901 urtea izan liteke.
Kamakura eta Muromachi aroetan Suruga probintziako agintari boteretsuen babesa izan zuen, denen artean aipagarriena Sunpu gazteluan egoitza zuen Tokugawa Ieyasu shogun handiarena. Edo Aroan ere indartsu egon zen santutegia baina 1804 urtean sute handi batek erabat suntsitu zuen.
60 urte beranduago berreraiki zen Tokugawa shogunerriak emandako urrezko 100.000 ryō txanponekin, bai eta Momoyama estilo oparoan eraiki ere.
Babesa
aldatuGaur egun santutegiaren 26 egiotura babestuta daude Kultur Ondare Garrantzitsu izendapenari esker.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) Webgune ofiziala