Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Shakespeare's Sister (argipena)».

Shakespears Sister pop eta rock musika bikote alternatiboa izan zen, Erresuma Batuan kokatua. 1988an Siobhan Fahey kantagileak sortu zuen, honek Bananarama utzi ondoren.

Shakespears Sister
Datuak
JatorriaLondres
Musika motasynthpop eta rock alternatibo
Urteak1988
Produkzioa
Diskoetxea(k)London Recordings (en) Itzuli
Informazio gehigarria
shakespearssisterofficial.com
IMDB: nm3165550 Facebook: shakespearssisterofficial Twitter: shakespearssis Instagram: shakespearssisterofficial Youtube: UCIQshpyQlnV70IZ_FidSwjw Spotify: 7ooOn6bokl4mGV4CEaUz6A iTunes: 41262167 Last fm: Shakespeare's+Sister Musicbrainz: 4f20b3e2-adda-4063-a43b-2432ddf9ba8d Songkick: 559870 Discogs: 30318 Allmusic: mn0000156876 Deezer: 64173 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Shakespears Sister bakarkako proiektu gisa hazi zen hasiera batean, baina 1989rako bikote bihurtu zen Marcella Detroit musikari estatubatuarra gehitu zenean. Elkarrekin, Faheyk eta Detroitek, bi disko eta zenbait single Erresuma Batuko salduenetan jarri zituzten. Abesti ezagunena 1992an egin zuten, "Stay", zeina EBko single zerrendako 1. postuan izan zen zortzi astez jarraian[1].

Detroitek utzi egin zuen taldea 1993an, eta Fahey berriro kide bakar gisa jarraitu zuen, baina liskarrak izan zituzten bien artean talde izenaren erabilpenaren inguruan[2]. Garai hori igarota, 2019an, Fahey eta Detroit berriro elkartu ziren Shakespears Sisterren bira batean eta single bat kaleratu zuten, "Queen's Horses" izenarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «All The Official Singles Chart Number 1s» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  2. (Ingelesez) «Interview: Siobhan Fahey - 'Why should you stop if you're still inspired?'» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).

Kanpo estekak aldatu