Ireki menu nagusia

Shadow of a Doubt (euskaraz Zalantza Baten Itzala) 1943ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariak zuzendutako thriller filma bat da. Teresa Wright, Joseph Cotten, Macdonald Carey, Patricia Collinge eta Henry Travers aktoreek antzeztu zuten.

Shadow of a Doubt
Jatorria
Argitaratze-data 1943
Jatorrizko izenburua Shadow of a Doubt
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa Zinema beltza
Iraupena 108 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia, New Jersey eta Santa Rosa (Kalifornia)
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alfred Hitchcock
Gidoigilea(k) Thornton Wilder
Sally Benson
Alma Reville Itzuli


[[Kategoria:Alma Reville Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Teresa Wright
Joseph Cotten
Macdonald Carey
Patricia Collinge
Henry Travers
Hume Cronyn
Wallace Ford
Irving Bacon
Edna May Wonacott
Clarence Muse
Alfred Hitchcock
Minerva Urecal
Virginia Brissac
Sarah Edwards
Janet Shaw
Frances Carson
Edward Fielding
Eily Malyon
Shirley Mills
Grandon Rhodes


[[Kategoria:Macdonald Carey Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Patricia Collinge Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Edna May Wonacott Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Minerva Urecal Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Janet Shaw Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Frances Carson Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Edward Fielding Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Shirley Mills Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Jack H. Skirball Itzuli
[[Kategoria:Jack H. Skirball Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Edizioa Milton Carruth Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea John B. Goodman Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Dimitri Tiomkin
Argazki-zuzendaria Joseph A. Valentine
Jantzi-diseinatzailea Adrian
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kalifornia
Argumentu nagusia serieko hiltzailea
Historia
National Film Registry
Nominazioak Argumentu onenaren Oscar Saria
16th Academy Awards

Gordon McDonell
Kanpo loturak

Filma gaur egun klasiko bat da eta Hitchcocken estatubatuar garaiko film onenenkotzat jo ohi da. Argumentu onenaren Oscar Sariaren (Gordon McDonell) izendapena jaso zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charlotte "Charlie" Newton (Teresa Wright) bere bizitzan ezer interesgarririk inoiz jazotzen ez dela kexu den Kaliforniako Santa Rosa udalerrian nerabea da. Halere, albiste zoragarria jaso berri du: bere osaba Charlie Oakley (Joseph Cotten), bere amaren anai gazteena eta Charlotte bataiatu zuena, hortik biek "Charlie" izena izatea, euren etxera bisitan dator.

Aurretik, etxean bi gizon aurkeztuko dira, familiari buruzko inkesta batean lanean ari direla aipatuz. Haietako batek modu pribatuan Charlotteri Jack Graham detektibea (Macdonald Carey) dela eta bere osaba "Alargun alaien Hiltzailea" ezizena duen serieko hiltzaile bat izatearen susmagarria dela esango dio, honek alargun aberatsak maiteminduarazi, ohostu eta erail egiten omen ditu.

 
Osaba Charliek (Joseph Cotten) tabernazuloan bere hiloba Charlottek (Teresa Wright) berari buruz dakiena aitortu dezan saiatuz.

Hasiera batean, neska gazteak ez du halako istoriorik sinistu nahiko, baina laster etorri berria den osabaren portaera maiz nahiko bitxia dela ohartuko da. Osabak oparitu zion eraztun batean hildako emakumeetako baten izenaren hizkiak agertzen direla ikustean beree susmoak egi bilakatuko dira. Honi, familia afari batean zehar, osabak alargun aberatsak gorrotatu egiten dituela eta sakrifikatu beharreko animaliekin parekatzen dituela gehitzen zaio.

Osaba Charliek hilobari polizia bilatzen ari den gizona dela aitortu eta laguntza eskatuko dio. Charlottek sekretua gordetzea onartuko du, betiere osaba etxetik ahal den lasterren joan eta familia zapuztuko zuen eskandalua ekiditearen alde, bereziki ama, anai gaztea guztiz miresten baitu.

Hiltzaileak izatearn beste hainbat susmagarri poliziari aurre egitean hil egingo dira, honela Charles susmagarri izatetik lagaz. Baina osabaren lasaiatasuna hilobak bere sekretu guztien jakitun dela oroitzean amaituko da.

Berehala, Charlotte "istripu" latz ugariren erdian topatuko da, baina azkenean Osaba Charliek herriko alargun batekin batera San Frantziskora trenez doala iragarriko du. Joateko unean, Osaba Charlie bere iloba gaztea ere trenean izango dela ziurtatuko da, honela hura erailtzeko. Halere, trenean doazela osaba eta ilobaren arteko borrokan, osabara trenbidea erori eta aurkako norantzan zetorren tren batek jo eta bertan hilko du.

Hiletan, Osaba Charliek bere krimenei buruz ezertxo ere ez dakien herri osoaren omenaldia jasoko du. Charlotti bere maitasuna aitortu zion Graham detektibea neska gaztea kontsolatzera itzuli eta Charlottek bere osaba hiltzailea zela frogatzen zuen informazioa ezkutatu ziola aitortuko dio. Azkenean, bai Jack nahiz Charlottek Osaba Charlieren krimenak ezkutuan gordetzea erabakiko dute.

AktoreakAldatu

Alfred Hitchcocken agerpenaAldatu

Hitchcocken filma ugaritan bezala ere, Zalantza Baten Itzala filmean ingeles zinema zuzendariak agerpen labur bat burutu zuen. Santa Rosara doan trenean gizon-emakume bikote batekin (Harry eta bere emaztea) bridgean jokatuz eta bizkar ematen agertzen da. Osaba Charlie Oakley tren berdinean Otis ezizenez doa eta inongo bidaiari ezagunekin ez topatzeko asmoz gaixo egotearen plantak egingo ditu. Harry andreak Osaba Charlieri lagundu nahi dio, baina bere senarra ez dago horretan interesatua eta Hitchcockekin bridgean jokatzen jarraituko du, aldiz, Hitchcock kamarari bizkar ematen eta bere kartak erakusten agertzen da, hain zuzen ere, eta modu ironikoan, joko honetan irabazteko izan daitekeen eskurik onenaren jabe dela ikus daiteke.

Kanpo estekakAldatu