Seven Pillars of Wisdom

Seven Pillars of Wisdom ("Jakintzaren Zazpi Oinarriak") Thomas Edward Lawrence militarrak, ezizenez Lawrence Arabiakoa, profesionalki T. E. Lawrence gisa ezaguna, (1888-1935), idatzitako memoriak liburua da, azkena bere bibliografian. Izenburua Bibliako txatala da. Liburuan Lawrence Arabiakoak Arabiar Iraultza otomanoen aurkako borroketan, 1916-1918) bere ibilerak ejerzito britaniarraren eta arabiarren arteko ofizial bitartekari gisa narratzen ditu.[1]

Seven Pillars of Wisdom
'Seven Pillars of Wisdom liburuaren azalerako apaingarria.
Datuak
IdazleaT. E. Lawrence (1922, 1926an osatuta)
Argitaratze-data1922  Erresuma Batua
GeneroaMemoriak
Jatorrizko izenburuaSeven Pillars of Wisdom
Hizkuntzaingelesa
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaEric Kennington (en) Itzuli, Augustus John, Blair Hughes-Stanton (en) Itzuli, Cosmo Clark (en) Itzuli, Edward Wadsworth (en) Itzuli, Paul Nash eta Gertrude Hermes (en) Itzuli
ISBN0-9546418-0-9

Izenburua aldatu

Liburuaren izenburua Esaera Zaharren liburutik txatal honetatik hartuta dago: "Andere Jakinduriaren gonbidapena" (9. kapitulua, "Andere Jakinduriaren gonbidapena", 9:1, 9:6):

Bere etxea eraiki du Jakinduriak,
zazpi zutabe ezarri eta landu;
abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.
Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:
"Heldutasun gabekoa, betor hona!"
Zentzugabekeari esaten dio:
"Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.
Utzi txorakeriak eta biziko zarete!
Gero, jarraitu zuen zentzuzko bideari".

Liburuaren edizioak aldatu

Seven Pillars of Wisdom liburuak edizio eta moldaketa desberdinak ezagutu zituen. 1919. urteaz geroztik, testua hainbat aldiz berregituratu zuen eta, ondoren, Lawrenceko laguna zen George Bernard Shaw zenbait aldaketa proposatu zizkion, liburua hobetuz. 1922an, lehen edizio pribatuaren zortzi kopia bakarrik inprimatu ziren. 200 kopia argitaratu ziren bigarren edizio mugatuan, 1926an, testu laburtua jasoz. Hurrengo urtean, Lawrence-ek publiko orokorrarentzat best laburpen bat argitaratu zuen, Revolt in the Desert izenburupean. 1935an, berrogeita hamargarren urteurrenean, obra arrakastatsua bezala gelditu zen, 1926ko bertsioa berreskuratuz.[2]

 
Seven Pillars Wadi Rumen.

Liburua zineman aldatu

1962an David Lean zuzendariak liburua zinemarako moldatu zuen, Lawrence of Arabia izenburuarekin. Zazpi Oscar sariak irabazi zituen. American Film Institutearen arabera garai guztietako hamar filme onenen artean dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Wilson, Jeremy (1989): Lawrence of Arabia: The Authorised Biography of T.E. Lawrence. London: William Heinemann. ISBN 978-0-434-87235-0.
  2. https://web.archive.org/web/20080517104807/http://telawrencestudies.org/telawrencestudies/writings_and_criticism/7_pillars_wilson_1.htm

Kanpo estekak aldatu