TV box

telebista ikusteko hainbat aukera eskaintzen duen gailua
Set-top box» orritik birbideratua)

TV box, set-top box (STB) bezala ere ezaguna, telebista bat kanpoko Interneteko iturri seinale batekin konektatzen duen gailu bat da.

TV box
sintonizadorea
Android sistema eragilearekin saltzen den TV box horietako bat.
Set Top Box baten alde bateko portuak: HDMI, USB, jack konektoreak, etab.
TV box edo set-top box bat kudeatzeko askotan urrutiko agintea erabiltzen da. Teklatu bat edo sagu bat ere erabil daiteke.

TV box batek seinale digitala Internetetik jaso egiten du eta telebista batera igortzen ditu edukiak, maiz dekodetu edo deskonprimitu eta gero.

TV box batek sistema eragile bat izaten du barruan, Android esate baterako, eta sistema eragile horrekin bateragarri diren hainbat aplikazio, Kodi, esate baterako. Software horrekin Interneteko edukiak dekodetzeko eta deskonprimitzeko aukera dago eta gero, Interneteko edukiak telebista pantailan eroso ikus eta entzun daitezke.

Konexioak aldatu

TV box-ek hainbat portu izaten dituzte beste gailu elektronikoekin konektatzeko, HDMI portuak, USB portuak... Askotan SD Memoria txartelak zuzenean sartzeko portuak ere izaten dituzte.

USB memoria arkatz bat edo SD Memoria txartel bat zuzenean dagokion portuan sartuz gero, memoria gailuan dauden audioak, bideoak edo irudiak ikusteko aukera dago, horretarako behar den softwarea edukiz gero.

SD Memoria txartel edo USB memoria arkatz batetik, TV box dela bide, konektatu egin daiteke beste gailu batera monitore edo telebista aparatu batera.









Ikus, gainera aldatu