Sermon joyeux (euskaraz: «Sermoi alaia») Erdi Aroko antzerki komikoaren antzerki formula bat da. Historikoki Frantzian XV. mendean agertu zen eta hurrengo mendean ere garatu zen. Berez, kristau mezaren parodia da. Aktore bakar batek, predikatzailea, antzezten zuen. Itxuraz sermoi tradizionala zen, Bibliaren aipamenekin eta guztiz, baina gaia momentuero erreferentzia komikoekin nahasten zen; erreferentzi horiek askotan sexuarekin lotura zuen: bikotea, ezkongaiak... Beste gaiak janaria eta santuen biografiak ziren. Helburua beti publikoari barre eragitea zen. 30 testu inguru gordetzen dira.[1]

Adibidea euskaraz aldatu

Irri-itzaldia izenburuaz eta "Joyeux sermon de mariage batetik itzulita" azpitituluaz, Antzerti aldizkarian, 1934ko 31.zenbakian, Antonio Maria Labaien idazleak baten itzulpena plazaratu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu