Ireki menu nagusia

Sergio Pereira Zumalakarregi (Pasaia, 1979-) gaztelaniaz idazten duen idazlea da.

Sergio Pereira
Bizitza
Jaiotza Pasaia1979  (39/40 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea
sergiopereirazumalakarregi.blogspot.com.es

BizitzaAldatu

Sergio Pereira Pasaian jaio zen 1979an. Irakurle sutsua izan da gaztetatik eta literatura, historia eta bere herria ditu zaletasun bizi bezala. Interruptus izeneko antzerki talde amateurean aritu da zenbait urtez.

Ipuinak eta kontaera laburrak idazten hasi zen eleberrira pasa aurretik. La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014), bere lehen eleberri argitaratua, Donostia eta Pasaia artean girotzen da gerraosteko garaian. Lan hau Euskadi Literatur Sariarako finalisten artean izan zen 2015ean, gaztelerazko nobelen artean[1].

Bigarren eleberria El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017) izan da. XVI. mendean girotzen da, San Juan itsasontziak Terranovara egin zuen bidaia oinarritzat hartuta. Pasaian, Albaola Itsas Kultur Faktorian, baleontzi honen errepika egiten ari direla eta bururatu zitzaion nobela[2].

LanakAldatu

  • La memoria de las sombras (Ttarttalo, 2014)
  • El hijo del capitán (Ttarttalo, 2017)

ErreferentziakAldatu

  1.   «Sergio Pereira: ACERCA DEL AUTOR» Sergio Pereira . Noiz kontsultatua: 2018-02-23 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Sergio Pereira sitúa su segunda novela en la nao San Juan» diariovasco.com 2017-04-11 . Noiz kontsultatua: 2018-02-23 .