Sergei Esenin
Sergei Alexandrovitx Esenin, errusieraz Серге́й Алекса́ндрович Есе́нин (Konstantinov, Errusiar Inperioa, 1895eko urriaren 3agreg./irailaren 21ajul. - Leningrado, Sobietar Batasuna, 1925eko abenduaren 28a) olerkari errusiarra izan zen.
Sergei Esenin | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantinovo (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() Errusiako errepublika ![]() |
Heriotza | San Petersburgo, 1925eko abenduaren 28a (30 urte) |
Hobiratze lekua | Vagankovo Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | suizidioa erailketa: urkatzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Izryadnov (en) ![]() Zinaida Reich (1917ko uztailaren 30a (juliotar egutegia) - 1921eko urriaren 5a) Isadora Duncan (1922ko maiatzaren 2a - 1924) Sofya Yesenina-Tolstaya (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza bertsoa narraziozko poesia |
esenin.ru | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
BiografiaAldatu
Nekazarien familia batean jaioa zen, eta ondo ezagutzen zuen laborarien mundua. 1916an argitaratu zuen lehen poema-liburua. Iraultzak zekarren bizitza berria kantatu zuen: Inonia (1918), "Errusia Sobietarra", "Martxa Handiko kanta", "26en balada" (1923-1928).
Isadora Duncanekin ezkondu zen, eta harekin Mendebaldera egin zuen bidaiaren ondoren, ideia berrien eta izpirituaren eta izadiaren edertasuna suntsitzen zuen industrializazioaren kontra agertu zen: "Lapur baten aitortza" (1921). Gero eta etsiago, edaten hasi zen; "Gizon beltza" (1925) bere azken obra idatzi eta bere buruaz beste egin zuen. Haren obrak harrera ona izan zuen gazteen artean, baina alderdi komunistak langileriarengandik urrutikotzat jo zuen, eta debekatu egin zuen.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Esenin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.