Serapio Huitzi

Serapio Huici Lazcano» orritik birbideratua)

Serapio Huitzi Lazkano (Atarrabia, Nafarroa, 1868ko irailaren 3a - Madril, Espainia, 1953ko abenduaren 11[1]) Nafarroako ingeniaria eta idazlea izan zen.

Serapio Huitzi
El empresario navarro Serapio Huici.jpg
Bizitza
Jaiotza Atarrabia1868ko irailaren 3a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1953ko abenduaren 11 (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua, bideetako ingeniaria eta idazlea
Kidetza Eusko Ikaskuntza

BiografiaAldatu

Finantza-gizon garrantzitsua izan zen (Papelera Española enpresako lehendakariordea eta Espainiako Espasa-Calpe argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria izan zen) eta, horrez gainera, arte- eta arkeologia-ikerketa batzuk bideratu zituen.

Obra nagusiak: El santuario de San Miguel de Excelsis (Navarra) y su retablo esmaltado (1929, Victoriano Juaristirekin batean) eta Arqueología navarra. La iglesia de Gasólaz (1923), Arqueología vizcaina. Ermita de San Miguel de Zuméchaga (1924) eta Iglesia de templarios de Torres del Río (1923) hitzaldi-artikuluak. Euskaltzalea zen eta Eusko Ikaskuntzako kidea.

ErreferentziakAldatu