Ser Anzoategui (Huntington Park, Kalifornia, 1979ko abuztuaren 31) aktore estatubatuarra da. Ezaguna egin zen Eddy pertsonaia gorpuzten Starz kateko Vida telesailean (2018-2020), eta Daysi Cantu pertsonaiarekin East Los High delakoan (2015-2016)[1].

Ser Anzoategui
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKaren Michelle Anzoategui
Jaiotza1979ko abuztuaren 31 (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm2312487 Twitter: seranzoategui Instagram: ser_anzoategui Edit the value on Wikidata

Gurasoek Estatu Batuetara emigratu zuten Argentinatik eta Paraguaitik eta Los Angeles metropolitanoan jaio eta hazi zen Ser Anzoategi. Pertsona ez-binarioa da, genero neutroko izenordainak erabili ohi ditu ingelesez[2].

Loyola Marymount Unibertsitateko unibertsitatean ikasia da Anzoategui.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Vida : el descubrimiento de la diversidad sexual, latina y femenina de Los Ángeles» Series para gourmets 2020-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  2. «Ser Anzoategui» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).

Kanpo estekak aldatu