Senar-emazteen sarkofagoa

Senar-emazteen sarkofagoa (italieraz: Sarcofago degli Sposi), K. a. VI. mendearen amaierakoa, giza formako sarkofago etruriar bat da, 1, 14 metroko altuera eta 1,9 metroko zabalera duena, margotutako terrakotaz egina. Beste bizitzan, ohe batean etzaten ari den bikote ezkondu bat adierazten du (garai hartako pitxer greziarretan agertzen direnen antzeko eszena batean). XIX. mendean aurkitu zen, Cerveteri (antzinako Caere)ko nekropolian eginiko indusketa batzuetan.

Senar-emazteen sarkofagoa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 520(e)ko hamarkada
IzenburuaSarcophagus of the Spouses
Mugimenduaetruriar artea
Etruriarra
Aurkikuntza lekuaCaere (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)terrakota
Dimentsioak114 (altuera) × 190 (luzera) cm
Genero artistikoatalde eskulturala eta Etruriarra
Deskribapena
Kokapena
LekuaVilla Giulia
BildumaNational Etruscan Museum (en) Itzuli

Aurpegi irribarretsuek, almendra formako begiek eta mototxetan bildutako ile luzeak, ohearen oinen formez gain, eragin greziarra adierazten dute. Goi erliebeko soingainen eta berna zapalduen arteko kontrastea, tipikoki etruriarra da. Etruriar artistaren interesa, irudien goialdeko erdialdean finkatu zen, eta, bereziki, aurpegi hunkigarrietan eta beso keinukarietan.

Lan hau, Villa Giuliako Etruriar Museo Nazionalean erakusten da. Cerveteriko sarkofagoaren oso antzerakoa da, eta, beharbada, bi lanak, artista berak egingo zituen. Biek, gizon bat eta emakume baten arteko maitasuna islatzen dute, aurretik, kultura greziarren sekula ikusi gabeko irudia.

Kanpo estekak

aldatu