Semeno Iruñekoa

Semero Iruñekoa» orritik birbideratua)

Semenogaztelaniaz: JimenoVIII. edo IX. mendeko Iruñeko erregeorde edo erregekide hipotetikoa izan zen, Semeno leinukoa.

Semeno Iruñekoa
Iruñeko Erresumako erregeorde

Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza860 ( urte)
Familia
AitaGartzia Semenoitz
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak

Biografia aldatu

Ez daukagu bere existentziari buruzko daturik, bere semeen patronimikoak izan ezik: Gartzia eta Eneko Semenoitz, Semeno izeneko aita behar zuten.[1] 850ean, Frantziako Gortean Induo eta Mitio, "Nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten eta Eneko Arista eta Semeno aipatutako duke horiek izan zitezkeen.[2]

Era berean Gartzia Semenoitz Iruñekoa bere semea bezala, Iruñeko Erresumako "beste zatiren" buruzagia edo erresuma osoko erregeordea izan zitekeen (nahiz eta horri buruz agiririk ez izatea).[2][3] Bere balizko lurraldeak Araba inguruan izan ziratekeen, Beila Semenoitz Arabako kondea bere balizko semeak (berriro patronimikoa) bertan lurrak zituelako.[4]

Batzuetan Semenori "Azkarra" ezizena jarri diote, Semeno Azkarrarekin identifikatuz. Semeno Gartzeitz ere deitu dute, Gartzia Semenoitzen semea zelakoan.[1]

Semeno leinuaren sortzailea izan zitekeen, Aritza leinua 905an ordezkatu eta Nafarroako Erresuma 1234 arte gobernatu zuena.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Bere emazteari buruzko daturik ez badago ere, Justo Pérez de Urbel historialariak Semeno Leongo Erresumako printzesa zen Leodegundia Ordoñez ezkondu zuen Iruñeko printze ezezaguna zela zioen.[2][5] Semenok bi seme ezagunak eta beste bi balizkoak izan zituen:[4]

  • Gartzia Semenoitz, agian bere oinordekoa
  • Eneko Semenoitz, Gartzia anaia bezala Rodako kodexean aipatua.[6]
  • Beila Semenoitz, Beila leinuaren sortzailea. Lotura ez da egiaztatua izan baina patronimiko, geografia eta kronologiaren arabera aditzera eman dute.
  • Oneka, Galiziako kondea zen Diego Fernandez ezkondu zuena eta Semeno eta Leodegundiaren ama. Pérez de Urbelek hipotesi honen aldekoa da Leodegundia Ordoñez Semenoren emaztea bazen, besteek berriz, beste aita ezarri zioten Onekari.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Lakarra de Miguel, José María. Textos navarros del Códice de Roda. Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon. 1:194-283 (1945).
  2. a b c Pérez de Urbel, Justo. Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona. Al-Andalus. 19:1-42 (1954)
  3. Sánchez Albornoz, Claudio. Problemas de la historia Navarra del siglo IX. Vianako Printze Erakundea, 20:5-62 (1959)
  4. a b Pérez de Urbel, Justo. Jimenos y Velas en Portugal. Revista Portuguesa de História. 5:475-492 (1951)
  5. Sánchez Albornozek ez dago ados
  6. Batzuetan Eneko Aristarekin nahasi dute.

Kanpo estekak aldatu