Segurtasun politika definitzea, informazioa maneiatzeko errespetatu behar diren arauen aitorpena egitea da, hau da, informazioaren kudeaketa aurrera eraman ahal izateko arauak zehaztea (Informazioaren erabilpen zuzena eta onargarria definituz).

Honek arauak eta prozedurak idaztea eta kudeatzea dakar. Beraiek inplementatzea eta bete eraztea. Erabiltzaile guztiei informatu behar zaie informazioa babesteko derrigorrezkoak diren eskakizunetaz, eta beraien ezarpenaren adostasuna sinatu behar dute. Babes hau lortzeko beharrezkoak diren bideak argi eta garbi zehaztuta egon behar dutelarik. Erakundeko enplegatu ororen onespena izanez gero, politika eraginkorragoa izango da; ezinbestekoa da ere erakundea kudeatzen dutenen babesa izatea.

Politikak, ahal bezain esplizitua izan behar du, anbiguotasuna ekiditeko; betetzen ez denean zigortu daitekeena. Errealista eta inplementagarria, segurtasun tresnekin indartu daitekeena.

Segurtasun politika definitua izateak eta gai estrategikotzat hartzeak, besteak beste honako onurak ekar ditzake erakunde-enpresari:

-Segurtasunaren tratamendu eraginkorragoa bideratzea

-Gertakariei aurre egiteko gaitasuna handitzea

-Erasoen balizko kalteen zenbaketa egin ahal izatea

-Segurtasunaren garrantziaren kontzientzia zabaltzea

-Erakundearen irudia hobetzea

-Segurtasun auditoria zehatzagoak eta sinesgarriagoak lortzea

Kanpo estekak aldatu