Segurtasun planak, ikuskapenak eta kudeaketa

Industria Instalazio eta Arriskuen Analisia eta Segurtasuna aztertzean, ezinbestekoa da segurtasun-planak, ikuskapenak eta kudeaketa zertan oinarritzen diren definitzea.

Autobabes-plana aldatu

Jarduera, zentro, establezimendu, gune, instalazio edo egoitza baten marko organikoa eta funtzionala, pertsonen eta ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta larrialdietan erantzun egokia emateko, jarduerako titularraren mendeko esparruan, jarduera horiek babes zibilaren euskal sistemarekin integratzen direla zibilaren euskal sistemarekin integratzen direla bermatuz.

Larrialdietako Jarduera Plana: Autobabes Planaren barruko dokumentua da. Larrialdi-mota bakoitzari nola erantzungo zaion, hartu beharreko babesak eta esku-hartzeak, prozedurak eta jardueren segida aurreikusten dira.

EAEn, Larrialdiak Kudeatzeko 1/1996 legeak eta larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituen 277/2010 dekretuak arautzen dituzte Autobabes Planak.

Autobabes Planaren gutxieneko edukia: aldatu

1) Titularrak eta jardueraren kokagunea:

  • Izena, helbidea,titularrak...
  • Autobabes Planaren arduradura eta pertsona ezberdina balitz, larrialdietarako jarduera-planaren zuzendariarena.

2) Jardueraren eta hura egiten den ingurune fisikoaren deskripzio zehatza:

  • Jarduera guztien eta bakoitza egiten den lekuen deskripzioa.
  • Erabiltzaileen sailkapena eta deskripzioa.
  • Instalazioak dauden hiri, industria edo natura inguruneen deskripzioa.
  • Sarbideen deskripzioa. Kanpo laguntzarako irisgarritasun-baldintzak.
  • Kokapenaren planoa eta instalazio guztien planoak

3) Arriskuen inbentarioa, analisia eta ebaluazioa:

  • Arriskua sortu edo okertu dezaketen elementu, instalazio, ekoizpen-prozesu eta abarren deskripzioa eta kokapena.
  • Instalazioetara sarbidea duten pertsonen identifikazioa.
  • Elementu edo instalazio arriskutsu guztien kokapen-planak, solairuz solairu, bertakoak zein ingurukoak

4) Autobabes neurrien eta baliabideen inbentarioa eta deskripzioa:

  • Detektatutako arriskuak kontrolatzeko, larrialdiei aurre egiteko eta kanpoko larrialdi-zerbitzuen esku-hartzea errazteko neurrien eta baliabideen (pertsonak nahiz tresnak) inbentarioa eta deskripzioa.
  • Autobabeserako baliabideek duten kokapenaren planoak.
  • Ebakuazio-ibilbideen eta barruko babestokien planoak.
  • Ebakuazio-ibilbideen eta barruko babestokien planoak.
  • Arrisku-guneen edo sektoreen banaketa-planoak.

5) Instalazioak mantentzeko programa:

  • Prebentziozko mantentze-lanen deskripzioa
  • Segurtasunezko ikuskatzeak egitea, arautegiari jarraiki.

6) Larrialdietako jarduera-plana: Larrialdien hasierako kontrola egiteko jarduerak zehaztu behar dira, alarma, ebakuazioa eta sorospena bermatzeko.

- Larrialdien identifikazioa eta sailkapena:

  • Arrisku-motaren arabera: barne jatorria dutenak eta kanpo jatorria dutenak (naturak sortuak, alboko industria batek edo garraioak sortuak ...).
  • Larritasunaren arabera: larrialdi hasiera (langileek kontrolatu dezaketena); larrialdi partziala (talde bereziek jardun behar dute, eta zonalde bati bakarrik eragiten dio) edo larrialdi orokorra (instalazioko talde guztiek hartu behar dute parte eta baita kanpoko sorospen taldeek ere).
  • Okupazioaren eta giza baliabideen arabera: momentuan instalazioan dauden pertsonen ebakuazioa egiteko.

- Larrialdietan jarduteko prozedurak:

  • Detekzioa eta alerta: detekzioa ekipamendu automatikoen bidez (detektagailuak, etab.) edo pertsonek emandako abisuen bidez egin daiteke. Alerta, instalazioko larrialdi taldeak informatzea eta beharrezkoa bada kanpoko laguntza eskatzea da.
  • Alarmarako tresnak: Abisuak emango dituen pertsonaren identifikazioa: barne abisuak emango dituena eta kanpo laguntza eskatuko duena.SOS Deiak-en Ekintzak Koordinatzeko Zentroarekiko identifikazioa eta komunikatzeko moduak
  • Larrialdiari aurre egiteko tresnak: Larrialdi taldeak eta larrialdi bakoitzaren aurrean jarraitu beharreko larrialdi bakoitzaren aurrean jarraitu beharreko protokoloak zehaztu behar dira.
  • Ebakuazioa edo barruko babesa: nola informatuko diren langileak eta ebakuazioa edo barruko babesa zein egoeratan eta nola egingo diren definitu behar da (ibilbideak eta elkarguneak zehaztu).
  • Lehenengo laguntzak ematea: Nork emango dituen eta nola egingo duen definitu behar da, beti ere beraientzako arriskurik suposatzen ez badu.
  • Kanpoko laguntzak hartzeko moduak: Istripuari buruzko informazio guztia eman behar zaie.

- Larrialdietako jarduerak egingo dituzten pertsonen eta taldeen identifikazioa eta zereginak: Langileek beraiek sortzen dituzten taldeak dira, jarduera bakoitzerako bereziki entrenatuak daudenak.

  • Larrialdi zuzendaria: Larrialdi taldeen jarduera kontrolatuko du Kontrol Zentrotik.
  • Kontu-hartzailetzako burua: Larrialdia geratu den puntuan egindako jarduerak kontrolatuko ditu, zuzendaria informatu eta berak ematen dizkion aginduak betez.
  • Lehenengo esku hartzeko taldea: larrialdi hasiera kontrolatzeko ardura dute, horretarako baliabideekin (adibidez suteak itzalgailuekin itzaltzekoa).
  • Bigarren esku hartzeko taldea: larrialdia lehen esku hartzeko taldeak kontrolatu ezin duenean jardungo du eta kanpoko laguntza zerbitzuei beharrezko laguntza emango die.
  • Alarma eta ebakuazio taldea: instalazioen ebakuazio osoa eta ordenatua egitearen arduradunak dira.
  • Lehenengo laguntzarako taldea: larrialdiagatik egondako zaurituei lehen laguntza emango die.

- Larrialdi Plana martxan jartzearen arduradunaren identifikazioa.

7) Autobabes Plana goragoko plan batzuetan txertatzea:

  • Larrialdia jakinarazteko protokoloak.
  • Autobabes Antolaketaren eta Babes Zibileko sistema publikoaren planen eta jardueren arteko elkarlana.

8) Autobabes Planaren ezarpena:

  • Ezarpenaren arduradunaren identifikazioa.
  • Autobabes Planean parte-hartze aktiboa duten langileak prestatzeko eta gaitzeko programa.
  • Erabiltzaileak oro har informatzeko programa.
  • Bisitarientzako seinaleak eta arauak.
  • Baliabide eta bitarteko materialak eskuratzeko eta egokitzeko programa.

9) Autobabes Planaren eraginkortasunari eustea eta eguneratzea:

  • Prestakuntza birziklatzeko programa.
  • Baliabideak eta bitartekoak ordezkatzeko programa.
  • Ariketa eta simulakroen programa.
  • Autobabes Plana osatzen duen dokumentazio osoa berrikusteko eta eguneratzeko programa.
  • Auditoretzen eta ikuskapenen programa.

Kanpo Larrialdi Planak industria kimikoetan aldatu

Sevesoko (Italia) istripuaren ondoren (1976. urtean, pestizidak egiten ziren planta kimiko batean substantzia toxikoen isuria geratzen da, inguruko biztanleriarengana helduz), Europako Ekonomia Erkidegoak Seveso zuzentaraua ezarri zuen. Azken eguneraketa 2012koa da: SevesoIII. 2012/18/UE.

Europar herrialdeak arriskuak dituzten zonalde industrialak identifikatu eta sustantzia arriskutsuek parte hartzen duten istripu larrien prebentziorako neurriak ezarri eta pertsona eta ingurugiroarentzat izan ditzaketen ondorioak murriztera behartzen ditu. Horien artean, kanpo larrialdi planen garapena sartzen da.

Kanpo larrialdi plana, enpresan gertatu daitekeen istripu batek biztanleriarengan izan ditzakeen ondorioak murrizteko plana da. Bertan esku hartzeko agintarien eta zerbitzuen koordinazio-eginkizunak eta eskema ezartzen dira, eta baita aplikatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta babesteko neurri egokiak ere.

Enpresan istripua dagoen guztietan Barruko Larrialdi Plana aktibatzen da eta berehala agintariei jakinarazten zaie, beharrezkoa izanez gero, Kanpoko Larrialdi Plana aktiba dezaten. Honako kasuetan aktibatzen da:

  • Industriaren barruan biktimak eta kalte materialak eta kanpoaldean eremu mugatuetan ingurumenerako kalte arinak eta ondorio negatiboak sortzen dituzten istripuak.
  • Industriaren kanpoaldean biktimak, kalte material larriak eta eremu zabaletako ingurumenerako kalte larriak sortzen dituzten istripuak.

Kanpo Larrialdi Plana administrazioko (tokian tokiko gobernuko) arduradunak aktibatzen du.

Segurtasun-ikuskapenak aldatu

Lan-baldintzen aldizkako berrikuspen sistematikoa, instalazioetako baldintza fisikoak eta lanpostuetako jarduerak aztertzeko aukera ematen duen teknika analitiko baten bidez gauzatzen dena, eta arrazoi tekniko edo materialekin eta giza-arrazoiekin lotutako arriskuak detektatzea helburu duena.Segurtasun ikuskapenak detektatzea helburu duena.

Ikuskapenak bi motatakoak izan daitezke:

  • Arauzkoa: legeak betetzen direla ziurtatzeko derrigorrezko kanpo ikuskapena da.
  • Borondatezkoa: enpresak barne mailan edo kanpoko ikuskatzaile baten bidez egindakoa

Ikuskapena kudeaketa tresna bat da eta bere helburua enpresan laneko arriskuen prebentziorako sistemaren irudi zehatza islatzea da, horretarako, haren eraginkortasuna baloratzen du eta indarrean dagoen araudia urratzea eragin dezaketen akatsak atzematen ditu, sistema perfekzionatu eta hobetzeko erabakiak hartzea ahalbidetzeko.

Ikuskapenak prebentzio sistemaren analisi sistematiko, dokumentatu eta objektiboa egiten du eta analisiak honako hauek barne hartzen ditu:

  • Arriskuen hasierako eta aldizkako ebaluazioa nola egin den egiaztatzea, emaitzen analisia eta, zalantza kasuan, egiaztapena.
  • Prebentziorako jardueren mota eta planifikazioa araudi orokorrean xedatutakoaren araberakoak direla egiaztatzea, baita kasuan kasuaplikatzen den arrisku zehatzei buruzko araudia betetzen dutela ere.
  • Beharrezkoak diren prebentzio jarduerak gauzatzeko ezinbestekoak diren bitartekoak eta prozedurak eta enpresariak dauzkan baliabideak egokiak diren analizatzea.
  • Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana ezarri eta aplikatuz prebentzioa enpresaren kudeaketa sistema orokorrean barne hartu den baloratzea eta horren eraginkortasunaren balorazioa egitea.

Ikuskapenen bidez, honako hauek detektatu daitezke:

  • Baldintza ez-seguruak: babesik eza ekipamenduetan, babes neurririk eza, etab.
  • Ekintza ez-seguruak: ikuskapenak egiten direnean pertsonek nola lan egiten duten ikusten da, eta ekintza edo ohitura ez-seguruak detektatu daitezke.
  • Neurri zuzentzaile ez-eraginkorrak: arriskuak detektatu eta dagozkion neurri zuzentzaileak ezarri ondoren, neurri horiek eraginkorrak ote diren egiaztatu daiteke hurrengo ikuskapenetan.
  • Diseinu-arazoak: instalazioak diseinatzeko, aldatzeko edo konpontzeko garaian kontuan hartu ez ziren arriskuak detektatzeko aukera ematen du.

Ikuskapenaren planifikazioa aldatu

Ikuskapena planifikatzerako orduan hurrengoko elementuak kontuan hartu behar dira:

  • Ikuskapena egingo duten pertsonen hautaketa egingo da, zeintzuek dagokien formazioa izan behar duten instalazio eta prozesu guztiak ulertu eta arriskuak identifikatzeko.
  • Ikuskatuko diren instalazioen ezaugarri tekniko, pertsonal eta antolaketari buruzko informazioa lortzea beharrezkoa da: ekipamendua, operazioak, lehengaiak, prozesua, lanpostuen profila ...
  • Instalazioko arrisku posibleen informazioa izatea garrantzitsua da. Horretarako, analisi dokumental, estatistiko eta kasu bakoitzean aplikatu behar diren lege eta arauak kontuan hartuko dira.
  • Instalazioaren ezagutza tekniko eta arrisku posibleen arabera, ikuskatuko diren puntuen zerrenda prestatu behar da.
  • Ikuskapena aurretiaz abisatuz egingo den ala ez erabaki behar da.

Ikuskapena gauzatzea aldatu

  • Instalazioak funtzionamendu normalean eta aldaera desberdinetan ikuskatu behar dira.
  • Ikuskapen sakona egin behar da, albo batera utzi gabe heltzea zailak diren lekuak edo antzeko instalazioak direnak.
  • Ikuskapena egitean saileko arduraduna egotea komenigarria da, bere kolaborazioa edukitzeko.
  • Ikuskapena prozesuaren fluxua jarraituz egingo da (lehengaietatik produktura).
  • Aspektu materialak eta giza faktoreak (portaerak barne) hartuko dira kontutan.
  • Komenigarria da ikuskapenean bertan detektatu diren hutsuneetan aplikatu beharreko prebentzio neurriak kontutan hartzea.

Ikuskapenaren emaitzen ustiapena aldatu

  • Ikuskapenean lortutako datuak ahalik eta arinen ordenatu eta osotu.
  • Detektatutako segurtasun arazoei aurre egiteko prebentzio neurriak proposatu ahalik eta azkarren.
  • Ahal denean, komenigarria datuei tratamendu informatiko eta estatistikoa ematea, ondorio gehiago lortzeko: arrisku bereziko guneak, errepikatzen diren egoerak, etab.

OHSAS 18001 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketa Sistema aldatu

OHSAS (Occupational Health and Safety Assessment Series) laneko segurtasun eta osasunari buruzko espezifikazioak dira (British Standards Institution-ek egindakoak). Internazionalki onartuta dauden arauak dira.

OHSAS18001-ekLaneko Segurtasuna eta Osasuna (LSO) kudeatzeko sistema baterako baldintzak zehazten ditu, eta erakundeak bere LSO arloko arriskuak kontrolatzera eta LSO arloko jarduera hobetzera bideratuta daude.

OHSAS arauak jarraitzea ez da derrigorrezkoa (legea betetzea bai), hautazkoa da. Era berean OHSAS araua betetzeak ez du esan nahi legea betetzen denik (hau berdin-berdin ikuskatu behar da). Kalitateko ISO 9000 eta Ingurugiroaren Kudeaketarako ISO 14000 arauen baliokidea da.

Hala ere, oso erabilia da, era guztietako erakundeei gero eta gehiago interesatzen zaielako beren arriskuen kontrolaren bidez Laneko Segurtasuna eta Osasuna (LSO) lortu eta erakustea, beren LSO politika eta helburuei jarraiki.

OHSASen araberako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketa Sistema bat ezartzearen onurak:

  • Laneko ezbehar-tasa murriztea eta produktibitatea areagotzea lanpostu bakoitzarekin lotutako arriskuak identifikatuz, ebaluatuz eta kontrolatuz, eta laneko istripu eta gaixotasunak eragiten dituzten arrazoiak saihestuz.
  • Prebentzioaren arloko legeria betetzea erakundearen prozesuetan arlo hori barne hartuz. Erakundearen barruko kudeaketa hobetzen da, baita enpresa-langilea, enpresa-administrazioak eta alde interesdunekiko komunikazioak ere.
  • Prebentzio-kultura sustatzea enpresaren sistema orokorrean prebentzioa barne hartuz (legeriak exijitzen du) eta langile guztiek LSOaren arloan etengabe hobetzeko konpromisoa hartuz.

OHSAS arauak jarraituz LSOa ezartzean, ziurtagiria lor daiteke (erakunde akreditatu batek emana, AENOR kasu), araua betetzen dugula frogatzeko. Ziurtagiri hau enpresak dituen harreman guztietan (bezeroekin, hornitzaileekin, administrazioarekin, gizartearekin) erabili dezake, bere irudia eta izena hobetuz.

OHSAS arauak ez digu esaten Lanean Segurtasuna eta Osasuna kudeatzeko sistema nolakoa izan behar den, ze ezaugarri izan behar dituen baizik. Erakunde mota guztiei aplikagarria denez, oso arau orokorra da, eta kasuan kasuko interpretazioa eta aplikazioa egin behar dira, baina beti ere arauak dioena jarraituz.

OHSAS arauaren filosofia LSO sistema erakundearen kudeaketaren barruan era eraginkor batean txertatzea da, erakundeen helburuak lortzeko lagungarri izateko.

Horretarako, PDCA zikloan oinarritzen da (Planifikatu, Egin, Egiaztatu, Zuzendu):

  • LSO politika definitzen da: segurtasun eta osasun arloko filosofia eta lortu nahi diren helburuak definitzen dira.
  • Planifikatu: LSO politikaren arabera helburuak definitu eta hauek lortzeko behar diren prozesu eta metodoak planifikatu.
  • Egin: Planifikatu diren prozesu horiek inplementatu.
  • Egiaztatu: Inplementatu diren prozesuen jarraipena egin eta lortu nahi diren helburuekin alderatu.
  • Zuzendu: Egiaztapenetik abiatuz, bere horretan mantendu behar dena eta aldatu beharrekoa erabaki.

Arauaren edukia aldatu

Hainbat ataletan banatuta:

1) Helburua eta aplikatze-esparrua

2) Kontsultarako arauak

3) Terminoak eta definizioak

4) Laneko Segurtasuna eta Osasunaren kudeaketa sistemaren baldintzak:

4.1. Betebehar orokorrak

4.2. LSO politika

4.3. Planifikazioa

Arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa eta kontrolak zehaztea.

Betebehar legalak eta bestelakoak.

Helburuak eta programak.

4.4. Inplementazioa eta operazioa

Baliabideak, funtzioak, ardurak eta autoritatea.

Gaitasuna, formazioa eta kontzientzia hartzea.

Komunikazioa, parte hartzea eta kontsulta.

Dokumentazioa.

Dokumentuen kontrola.

Operazioen kontrola.

Larrialdien prestakuntza eta erantzuna.

4.5. Egiaztapena

Inplementazioaren neurketa eta jarraipena.

Betetze legalaren ebaluazioa.

Gertakarien ikerketa, adostasun ezak, ekintza zuzentzaile eta prebentzio ekintzak.

Erregistroen kontrola.

Barne ikuskapenak.

4.6. Zuzendaritzaren berrikusketa

Bibliografia aldatu

Oinarrizko bibliografia aldatu

1.Bond, J., The Hazards of Life and All That, IOP Publishing, 1996.

2.Dirección General de Protección Civil, Guía técnica: Metodología para el análisis de riesgos. I. Visión general. Madrid, 1994.

3.Guidelines for Chemical Process Quantitative Risk Analysis, AIChE, New York,1989.

4.Kent, J. A. “Riegel ́s Handbook of Industrial Chemistry”. Chapman & Hall, New York, 1992.

5.Lees, F.P., Loss Prevention in the Process Industries. Butterworth-Heinemann. Londres,1980.

6.Santamaría, J.M., Braña, P.A., Análisis y reducción de riesgos en la industria química, Mapfre, D.L, Madrid, 1994.

7.TNO Environment, Energy and Process Innovation, The Yellow Book 2 vol., 820 pag., 3rd edition, Holland, 1997.

8.Gómez, G.; Manual para la formación en prevención de riesgos laborales: especialidad de seguridad en el trabajo; EditorialCISS (2003).

9.Haddow, G. D.; Introduction to emergency management; Butterworth Heinemann Ed. (2006)

Gehiago sakontzeko bibliografia aldatu

Legedia aldatu

1.REAL DECRETO 948/2005, de 29 de julio, por el que se modifica el Real Decreto 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas.BOE núm. 181, de 30 de julio de 2005

2.REAL DECRETO 1254/1999, de 16 de julio, por el que se aprueban las medidas de control de los riesgos inherentes a losaccidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas. BOE de 20 de julio de 1999.

3.REAL DECRETO 1196/2003, 19 de septiembre, Directriz Básica de protección civil para el control y planificación ante el riesgo de accidentes graves en los que intervienen sustancias peligrosas. BOE núm. 242 DE 9 DE OCTUBRE.

4.DIRECTIVA CE DEL CONSEJO, 96/82 de 24 de junio de 1982, relativa a los riesgos de accidentes graves en determinadas actividades industriales.

5.DIRECTRIZ BÁSICA para la elaboración y homologación de los planes especiales del sector químico. BOE 06/02/1991.6.LEY 31/1995, de 8 de noviembre de Prevención de Riesgos Laborales. BOE 269, de 10 de noviembre.

Liburuak aldatu

1. "Perry ́s chemical engineer ́s handbook", Perry, R.H., y Green, D. W., McGraw-Hill, New York, 1997.

2. "Procedimiento para el Análisis de Riesgos de Operación.- Método HAZOP". Arístides Ramos Antón, COASHIQ,(APA.-revista Prevención, Julio-Septiembre 1987)

3. "Manual de seguridad industrial en plantas químicas y petroleras", Storch de Gracia, J.M., McGraw-Hill., Madrid, 1998.

4. "Análisis de Riesgos en Instalaciones Industriales", Edición UPC.- J. Casal, E. Montiel, E. Planas, J.A. Vilchez.- Septiembre 1999.