Segundo Ispizua
historialari espainiarra
Segundo Ispizua Bajaneta (Bermeo, 1869ko ekainaren 2a - Madril, 1924ko ekainaren 19a) bizkaitar historialaria izan zen.
Segundo Ispizua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1869ko ekainaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1924ko ekainaren 19a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa |
Perun jarri zen bizitzen oso gazte zela, eta apaiz-ikasketak hasi zituen. Ikasketak bertan behera utzita, Ekuadorrera jo, eta kazetaritza-lanetan jardun zuen herri hartan. Ekuadorretik bota zuten 1897an, eta Costa Rican jarri zen bizitzen. El Noticiero Costa Ricako egunkaria sortu eta zuzendu zuen, 1910 arte. Osasun-arazoak zirela eta, Bilbora itzuli, eta Bilboko talde errepublikazale nazionalista sortu zuen, 1911. urtean. Bere artikulurik gehienak Euskalerriaren Alde, Euzkadi, Union Iberoamericana, El Mercantil de Manila eta beste egunkari askotan eman zituen argitara.
Obra nagusiakAldatu
- La guerra actual y las doctrinas del vasco Francisco de Vitoria (1915),
- Historia de los vascos en el descubrimiento, conquista y civilización de América (6 liburuki, 1914-1919),
- La primera vuelta al mundo. IV centenario: 1522-1922.
- Historia de la geografía y de la cosmografía de las Edades Antigua y Media con relación a los grandes descubrimientos marítimos realizados en los siglos XV y XVI por españoles y portugueses (2 liburuki, 1922) eta
- Historia de la Geografía y de la Cosmografía (2 liburuki, 1922-1926).
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.