Sedazio paliatibo

Sedazio paliatiboa edo sedazio terminala hiltzear dagoen gaixo baten sufrimendua kentzeko praktika aringarria da, gaixoak bizitzaren azken egun edo orduetan jasotzen duena. Normalean zain bidez edo azalpeko perfusio baten bidez, bertan sendagai aringarri bat edo gehiago erabiliz. Aukera hori erreserbatu egin behar da beti ere azken baliabide moduan, gaixoaren sintomak beste bide batetik kontrolatu ezin denean.

Eutanasiatik desberdindu behar da kontzeptualki sedazioarekin sintomak kontrolatzea helburu nagusia delako. Lehenengoarekin, aldiz, helburua heriotza bera edo bizitza murriztea da.

BaimenaAldatu

Tratamendua hasi baino lehen gaixoaren baimena lortu behar du medikuak, harekin hitz egin ostean. Baimena normalean hitzezkoa izango da, idatzizkoa ere izan daitekeen arren. Pazienteak komunikatu ezin duenean, orduan sendagileak bere senide gertuenekin (edo legezko ordezkariekin) hitz egin beharko du hauek prozedura baieztatzeko.

FarmakoakAldatu

Bentzodiazepina eragin azkar, labur eta sakona duen Midazolam sendagairik erabilena da, berez sedazioa ematen duena izanik. Honekin batera, baina batzuetan bakarrik ere bai, morfina erabiltzen da oso sarritan, min handia ez ezik arnasestu larria ere kontrolatzen dituena. Bestela, aurreko biekin batera bestelako psikosendagaiak erabilgarriak dira, batik bat neuroleptikoak (Haloperidol, Levomepromazina edo Klorpromazina).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu