Sebastian I.a Portugalgoa

politikari portugesra

Sebastian I.a Portugalgoa Desiratua[1] (portugesez: Sebastião I de Portugal) (Lisboa, 1554ko urtarrilaren 20a - Ksar el-Kebir, 1578ko abuztuaren 4a) 1557-1578 bitartean Portugalgo erregea izan zen.

Sebastian I.a Portugalgoa

Portugalgo monarka

1557ko ekainaren 11 - 1578ko abuztuaren 4a
Joanes III.a Portugalgoa - Henrike I.a Portugalgoa
Grand Master of the Order of the Tower and Sword (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRibeira Palace (en) Itzuli1554ko urtarrilaren 20a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaKsar el-Kebir1578ko abuztuaren 4a (egutegi gregorianoa) (24 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaJoão Manuel, Prince of Portugal
AmaJoana Austriakoa
LeinuaAvisko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Izengoitia(k)O Desejado
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKsar el-Kebirreko gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 7643125 Edit the value on Wikidata

Joan III.aren biloba eta ondorengoa izan zen. Hiru urte zituela egin zuten errege, jesuitek hezi zuten eta Iparraldeko Afrikako musulmanak menderatuko zituen Kristoren kapitain nagusitzat ikusi zuen bere burua gaztetandik. Amona, Katalina Austriakoa, eta aitonaren anaia, Henrike kardinala, izan zituen gidari eta erregeorde. 1574an egin zuen lehen gudualdia Marokon eta 1578an lehorreratu zen Larachetik hurbil, hamabost mila soldadu zituen armada bateko buru. Guztiz xehakatu zituzten Abd al-Malik buruzagi arabiarrak gidaturiko gudariek, eta Sebastian bera hil zuten gudu hartan.

1580an Filipe II.a Espainiakoa Portugalez jabetu ondoren, Sebastian erregea Portugal askatzeko piztu zelako berria zabaldu zen bazter oro, eta haren nortasuna hartu zuten lau gizon atxilotu eta hil zituzten 1584-1598 urteetan. Portugalgo nazionalismoaren sinbolo bihurtu zen Sebastian erregea.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastian I.a Portugalgoa